Soinua: disfruta con la música

Promoción de Zarate Elexpe en el centro de Durango

"Oso garrantzitsua da irakurleekin harreman zuzena mantentzea"

Bizieuskeraz

Proiektu berriak eskainiko ditu

Amankomunazgoak 120.000 euro bideratu ditu euskararen normalizazioa bultzatzeko

DURANGON 23/05/2012

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak ia 120.000 euroko aurekontua bideratu du euskararen normalizazioa eta dinamizazioa bultzatzeko programa desberdinak garatzeko. Horrela, euskara zerbitzurako  idazpena %31 handitu da.

“Azken boladan urrats garrantzitsu bat eman dugu arlo honetan, Berriz zerbitzu honetara gehitu baita”, azaldu du Oskar Zarrabeitiak, Amankomunazgoaren presidenteak.

Aurtengo nobedadeen artean azpimarratzekoa da, maiatzaren 1etik, Artez Euskara Zerbitzua enpresa zerbitzua kudeatzeaz arduratzen dela, Elhuyar enpresa ordezkatuz. Kontratua urte baterako izango da, eta beste urte bat luzatzeko aukera egongo da. Zerbitzua, 35.400 eurorekin esleitu da. Gainera, Amankomunzagoak euskerako teknikari postua sortuko du epe laburrean.

Proiektuen kapituluan, euskera sailak 71.223 euroko aurrekontua du urtero, eta kopuru horrekin hainbat proiektu jarriko dira martxan. Hauen artean Izarren Distira, Berbalagun, Euskaragida, Aisialdiko begirale ikastaroa eta Futbola oinarritik euskaraz.

 

Teknologia berrien garrantzia

Bestalde, proiektu berriak eskainiko dira, Amankomunazgoaren apustua euskeraren arloan teknologia berrien garrantzia azpimarratzea izanik. Beraz, bi plataforma digital ipiniko dira eskualdeko herritarren esku: Durangaldeko euskararen ataria eta Beharsarea. Lehenengoan euskararekin zerikusia duten Durangaldeko albiste, proiektu eta ekitaldiak jasoko dira. Bigarrenean, ordea, euskerazko lan eskaintza eta eskaerak jasoko dira.

Honetaz gain,  Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finantzaketan 3.000 euro jarriko ditu Amankomunazgoak, eta  Durangoko Liburu eta Disko Azokan, Gerediaga laguntzen du egutegiak eta Astola urtekaria egiten.

DURANGON. Durangoko albisteak


Añade tu comentario

Los campos * son obligatorios





Codigo Captcha


0 Comentarios



También te puede interesar

Lee la revista Durangon en tu ordenador
San Agustin Kultur Gunea
Urrelan
Banner publicitario Unai Cerbayeda, masajista
Bai batzokia