Hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dituen Garabide Gobernuz Kanpoko Erakundeak, maputxeen hizkuntzari buruzko hitzaldia antolatu du gaurko, hilak 18, arratsaldeko 19:00etan Durangoko Arte eta Historia Museoan.
Victor Naquil aktibista maputxeak ‘Mapuzugunaren biziberritzea’ri buruzko hitzaldia emango du eta berbaldian, jarrera ideologikoak eta perspektiba estrategikoak izango ditu hizpide.