Faxistek Durango hartu zutela 75 urtera, haien krimenek zigor barik jarraitzen dute

Errepublikaren aurka indar militarrez altxatutako faxistek Durango 1937ko apirilaren 28an hartu zuten. Orduan, ehunaka lagun erail, fusilatu eta desagertu eragin zituzten; gizon, emakume eta umeak, bortxatuta; euskara galarazota; erlijioa inposatuta; lapurretak; umiliazioak; espetxeratuak; bortxazko lanetara behartuta; umeak, eskolatik lanera behartuta... Are gehiago, oraindik ez dakigu zenbat lagun izan ziren. Handik 75 urtera, krimen guzti horiek zigorrik gabe jarraitzen dute.

Lau Haizetara Gogoan koordinakundeak lortutako datuen arabera, Bosniako genozidioan (1991-1995) hamabost lagun hil zituzten mila biztanleko. Nafarroan, 1936ko udan, bertan ez zen gudarik egon eta faxistek hamabi lagun hil zituzten mila biztanleko. Urrunago geratzen diren gehien ezagutzen ditugun genozidioak. Guatemalako gerra zibilean (1975-1980), sei lagun hil zituzten mila biztanleko; ia-ia faxistek Hego Euskal Herria hartu eta 1938ra bitartean hil zituzten beste (hemen, bost lagun hil zituzten mila biztanleko). Azkenik, Uruguai, Argentina, Txile, Bolivia eta Hego Afrikako genozidioetan lagun bakarra hil zuten mila biztanleko.

Montejurra tertzioko karlistek  Durango 1937ko apirilaren 28an indarrez hartu eta gero desagertu eragin zituzten lagunen kopurua eta izen-abizenak ez dakizkigu oraindino. Faxistek bortxatutako gizonei, emakumeei eta umeei ere oraindik ez zaie justiziarik egin. Militarren egunkariek indarkeria sexual horren normaltasuna jasotzen dute. Jose Artetxek Durangon zegoen sexu arriskuaz idatzi zuen. Zornotza hartu zuten faxistek bertan geratzen ziren emakumeak herriko plazara atera zituzten. Emakume gehienak tradizionalistak eta karlistak baziren ere, horien artean soldadu karlistek 30 emakume astebeterako bahitu zituzten. Agirre lehendakariak krimen horiek Nürenbergeko epaiketan aurkeztu gura izan zituen. Aliatuek, ordea, ez zuten Espainia epaitu nahi izan. Alderantziz, faxistek zabaldutako bortxaketen propaganda guztiz gezurrezkoa zen: ekintzaile ezkertiarrek Espainian (Euskal Herrian, ez) mojak fusilatu zituzten, baina ez zuten bat ere bortxatu. Are gehiago, Frankismoak errepresialatuei egindako “Kausa Jeneralak” ez zuen moja baten bortxaketarik ere jasotzen, asmatutako gezurra zelako.

Ondoren, preso hartutako herritarrak esklabo moduan erabili zituzten faxistek. Bonbardaketak birrindutako Durango garbitu eta berreraiki behar izan zuten presoek eta errepresaliatuek. Faxistek etxeak okupatu zituzten eta lur-sailak lapurtu. Gosetearen hitzarmenaren bitartez, errepresaliatutakoei lana ukatu zieten. Ondorioz, umeek eskola utzi behar izan zuten eta lanean zein faxistentzako prostituzioan hasi behar izan zuten. Aldi berean, euskara eta euskal kultura birrintzeko estrategiak aplikatu zituzten, gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntza-katea apurtzeraino.
 
Ahozko testigantzen artxiboa

Durango 1936 Kultur Elkartea faxistek eraildako, fusilatutako eta desagertutako lagunen izen-abizenak osatzen dabil. Guztira, ehunik gorako desagerturen datu-basea osatu du. Hortaz, Durango 1936k gudaren inguruko testigantzak jarraitzen du, gure gertuko historia ezagutzeko. Ildo horretatik, haien testigantza partekatu gura dutenek Durango 1936ra jo dezakete, elkartearen artxiboan gordetzeko. Izan ere, testigantzei esker zenbait datu berri jakin ahal izan ditugu. Are gehiago, nazien aurkako Frantziako erresistentzian borrokatutako Benita Uribarrena Bollain gaztea topatu berri du Durango 1936k.

Durango 1936 KE


Añade tu comentario

Los campos * son obligatorios





Codigo Captcha


0 Comentarios



Doña Elvira, imagínate Euskadi
En otra onda
LRRTM1
Hormonak eta feromonak
Hitz Saltsan
Talaia.
Akordatzen.
Un ojo siempre atento
Eskegitokia
El blog de Alconero