
Eskarmentuko kirolariak: Rubén Gorospe eta Marino Lejarreta txirrindulari ospetsuak Cafés Baqué taldeko harrobiaren buruan jarri dira. Aurrez aurre ezarri ditugu eta euren ibilbidean bizitako esperientziak kontatu dituzte.
|
|
|
|
“Lasterketa nagusietan
egotea oso polita da”
|
|
“Lehenengo bizikleta
bigarren eskukoa izan zen”
|
-Zein da maitasunez gogoratzen duzun podiuma? -1989ko Asturiasko Itzulian lehenengo etapa irabazi eta egunetan lider egon nintzen. -Gogoratu momentu hunkikor bat. -Lasterketa nagusietan egotea eta hor goian izatea oso polita da. -Armstrongi aurre tinko egin zenion. -Beti izan da “gallito” bat. Tirabiraka zebilen Laisekarekin, berarekin haserretu nintzen eta esan nion. -Tandem bat Marinorekin konpartituz gero, zein izango litzateke ibilbidea? -Bera aurrean eta ibilbide leunean, noski. Ni atzean pedalak eman barik. Kostaldetik buelta bat, ibilbide hau ezaguna delako. -Txirrindulari baten ‘mailotan’ edo poltsikoan, zer ezin da falta? -Kilometro asko badira, janaria. Baina publizitatea ezinbestekoa da ‘mailotan’. -Nor da miresten duzun txirridularia? -Indurain. Bederatzi urtetan batera ibili ginen. Pertsona eta txirrindulari osoa izan da. -Anekdotaren bat bizikleta gainean? -Espainiko Itzulian, Marc Gómez frantzesak ‘buzo de contrarreloj’ jarri zuen 220 kilometro egiteko eta janari barik. Ihesaldian irten zen eta jendeak ez zion uzten aurrera egitea. Loreak hartzen jarri zen landa batean eta azkenean etapa irabazi zuen. |
|
|
-Autzagane. 1992ko Zornotzako Udaberri Saria. Zer oroitzapen dituzu? -Erorketa gogor bat izan nuen eta nire ibilbidea han bukatu zen. Egun euritsua eta egun iluna, zentzu guztietan. -Izan zenuen lehenengo bizikleta gogoratzen duzu? -Bai, lasterketarako bigarren eskuko bat erosi genuen Matienan eta beste piezekin bat egin genuen. -Zein da maitasunez gogoratzen duzun podiuma? -Tourrean bosgarren gelditu nintzenean, edo etapa bat irabazi nuenean, Giroan beste bat, edo bigarrena Espainiako Itzulian. Bakoitzak bere historia dauka. -Tandem bat Gorosperekin konpartituz gero, zein izango litzateke ibilbidea? -Ni aurrean eta Urkiolara ez behintzat. Laidara errezena izango litzateke baina Montecalvotik. -Marino ala txuletoia. Zein izan da Berriz mapan jarri duena? -Txuletoia, noski. Ni baino lehenago jaio zen eta. -“Marino, zurekin ezkondu nahi dut” esaten zuen abesti batek. Ezkontzeko askotan eskatu dizute? -Ja, ja, ja. Juergan eskatu didate, bai. -Itzulia, Tourra ala Giroa. -Ezberdinak dira. Tourra garrantzitsua da, Giroa politena eta nire kualitateei hobeto moldatzen dena Itzulia da. |
|