Durango quiere potenciar su servicio de Urgencias

Promoción de Zarate Elexpe en el centro de Durango

Geu Be celebra 10 años de solidaridad

Bizieuskeraz

votar

330 votos

puntuacion entera puntuacion entera puntuacion entera puntuacion vacia puntuacion vacia


Taldearen erakusgarri diren ikuskizunak prestatu dituzte

Kriskitinen 25. urteurrena ospatzeko jai erraldoia egingo dute larunbatean

ANDER ZARRAGA 28/06/2012

Kriskitin dantza taldekoak jantzi tipikoekin desfilean
Kriskitin dantza taldekoak jantzi tipikoekin desfilean

Dantza, kanta eta musika saio erraldoi batekin ospatuko dute Kriskitin dantza taldekoek beraien 25. urteurrena larunbat honetan. Andra Mariako elizpean gogoratuko dute burututako ibilbidea taldearen erakusgarri izango diren zenbait ikuskizun eta dantza emanaldi eskainiz.

25 urte igaro dira Kriskitin taldea sortu zenetik, ibilbide guzti honetan Durangaldeko belaunaldi ezberdinetako hainbat neska eta mutil igaro dira bertatik Euskal Herriko dantzak ikasteko. Hasierako helburuari jarraituz, Kriskitin taldeak ideia berritzaileak bereganatu ditu, betikotasuna baztertu barik; ildo berriak jorratuz eta kulturartekotasuna landuz.

Burututako ibilbidean zehar izandako bultzadak eskertzekotan eta bizitako 25 urte osasuntsuak ospatzeko antolatzen ari diren ekitaldien artean larunbat honetakoa izango da egunnik handiena. 

Dantza, kanta eta musika saio erraldoia

Larunbat honetan, ekainak 30, Andra Mariako elizpean dantza, kanta eta musika saio erraldoia eskainiko du Kriskitin dantza taldeak bere 25. Urteurrena ospatzeko.

Ekintzetan lehengo eta oraingo dantzari, musikari, zein abeslariek hartuko dute parte; guztira ehun dantzaritik gora izango dira taula gainean, 15 musikariren doinuekin lagunduta.

Saioaren aurkezpena Xeberri bertsolari eta bikoiztaile durangarraren eskutik etorriko da. Kristina Mardaraz, hasierako garaietako  bertsolariak ere agerraldia egingo du. Hauekin batera dantza taldearekin eskutik joan diren Borogoroditsie eta Doiñu Zahar abesbatzetako 20 bat kantarik ere hartuko dute parte.

Dantza eta musika ekitaldiekin batera, 25 urteoako ibilbidea gogoratuko duten ikuskizunak ere eskainiko dituzte: ‘Berrasi’ espektakuluarekin hasi eta ‘Muntxaraz’, ‘Kriskitinaren hotsa’, ‘Amillanpetik’ eta ‘Aup’ikuskizunekin jarraituko dute, gaur egunraino jorratutako ibilbidea erakutsiz. Bertan belaunaldi guztietako dantzari eta musikariek hartuko dute parte, baina brotxea gaur egungo dantzari eta musikariek jarriko dute.

Saio guztiak doakoak izango dira eta bertaratzen direnentzako eserlekuak egongo dira.

 

DURANGON. Durangoko albisteak


votar

330 votos

puntuacion entera puntuacion entera puntuacion entera puntuacion vacia puntuacion vacia

Añade tu comentario

Los campos * son obligatorios





Codigo Captcha


1 Comentarios

    Por Alba

    28/06/2012 "Aupa Kriskitin Dantza Talde osoa!!! Aurrera!!! Segi horrela gauzak ondo antolatzen, zuen disponibilitatearekin gure herriko beste elkarteekin eta beti jarrera onarekin. Zorionak!!!"




También te puede interesar

Video > Durango

Gazteak eta teknologia berriak

Lee la revista Durangon en tu ordenador
Urrelan
Banner publicitario Unai Cerbayeda, masajista
Bai batzokia