
Zornotza, Larrabetzu eta Morga herriek bat egiten duten Bizkargi mendi tontorrean urtero antolatzen den Bizkargi Eguna, bertan behera uztea erabaki dute Bizkargi Gogoratu Elkarteko antolatzaileek.
Maiatzaren 3an egin behar ziren Bizkargiko Santikruzak “ezinezkoa izango da” ohiko egunean egitea “koronabirusaren pandemiaren ondorioz”, antolzatzaileek adierazi dutenez.
Bizkargi Gogoratu Elkarteko kideek, hala ere, ez dute baztertzen oroimen egun hori “uda ostean” egitea. Antolatzaileen asmoa sasoi horretan egiteko aukera aztertzea dela adierazi dute, “betiere alarma egoeraren bilakaeraren arabera”.
Bizkargi Gogoratu Elkarteak “urteotan aldarrikapen jaia antolatzen lagundu eta Bizkargi mendira bertaratu” diren guztien partaidetza eskertu du.