Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Merinalde Eguna ospatuko du Gerediaga elkarteak zapatuan egingo den ibilaldi gidatuarekin

e Astolako auzitegi-etxean amaituko da Gerediaga elkarteak prestatutako ibilbidea.

Gerediaga Elkarteak Merinalde Eguna ospatuko du zapatuan eta aurten, nobedade moduan, eskualdeko egitura politikoa ezagutzeko aukera eskainiko duen oinezko ibilbidea prestatu du.

Joanaldi horrekin Durangoko Merinaldeak bere erakunde propioak izan zituela gogoratuko da, 1876. urtean deuseztatutako foruak iraun zuten arte, hain zuzen. Eskualdeko historiari zabalkundea emateko asmoarekin, lau geldiune izango dituen bisitaldia antolatu da: bi Garain, bestea Gerediagako foru zelaian eta azkena Astolako auzitegi-etxean.

Eskualdeko egitura sozio-politikoa ulertzeko aukera emango duen ibilbidea Garaiko San Juan Momoition abiatuko da. Leku horretan lehenengo mailako egitura sozio-politikoa ulertzeko aukera egongo da; kofradien egiturak, sorrerak eta funtzioak ezagutu ahal izango baitira.

Bigarren geldialdia, hurrengo egitura mailaren adibidea eskaintzen duen Garaiko udaletxean egingo da. Izan ere, kofradiak batuz elizateak sortu ziren. Udaletxera egingo den bisitaldian txuzoa, bandera eta eserleku zaharrak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Gerediaga eta Astola

Eskualdeari zegozkien erabakian hartzen ziren Gerediagako foru-zelaian egingo da hirugarren geldialdia. Leku hori Durangaldeak izan zuen antolaketa politikoaren erdigunea da eta bertan egiten ziren batzarretan jesarlekua zuten Merinaldeko elizateetako ordezkariek.

Azken geldialdia Astolako auzitegi-etxean egingo da. Korrejidorearen etxea izan zen lekua, hau da, merinaldearen administrazio gorena. Kartzela ere bertan zegoen eta oraindik ere ikusi daiteke orduko ziega bat zelakoa zen.

Gidatutako ibilbidea oinez egingo da goizeko 9:0etan  San Juan Momoitiotik abiatuta. Leku horretara kotxez igo nahi dutenek Astolan dute hitzordua goizeko 8:30ean.

Gerediaga elkarteak antolatutako ekimen honek “eskualdearen historian garrantzitsua izan zen egitura bereziaren zabalkundeari” jarraipena ematen dio. Izan ere, Merioaren ibilbideak antolaketa eredua eta bere historia erakusten du eta zapatuan egingo den joanaldiak ibilbidearen alde instituzionalena erakutsiko du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados