Duela egun batzuk Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatu zuen Klasikoen 6. irakurketa jarraitua deritzon berriarekin lokartu nintzen. Aurtengo honetan ‘Obabakoak’ liburua argitaratuko zeneko 25. urteurrena dela eta Atxagaren liburuaren irakurketari ekin zioten Bilbon.
Duela bost urte Axularren Gero irakurri zuten, duela lau Mogelen Peru Abarca, hurrengoan Jon Miranderen Haur besoetakoa, duela bi Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso eta iaz Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik Panpox. ???Klasikoen irakurraldi etenik gabea??? ekimena gero eta indar handiagoa hartzen ari omen da.
Berri hori dastatzearen eraginez edo, ametsetan ibili naiz. Amets egin dut Durangon be ???klasikoen irakurketa??? antolatzen ari garela. Hainbat eragile batu garela horretarako: udaletxeko euskara teknikariak, Lizundia Euskaltzaina, euskaltegietako ordezkariak, institutu eta eskoletako zenbait irakasle eta hainbat euskaltzale.
Ametsaren detaile guztiak ez ditut gogoan baina akordetan naiz idazlea aukeratzea erraza suertatu zaigula. SARRI aukeratu dugu lehen irakurketarako. Azkar adostu dugu. Sarriren zein liburu izango ote litzatekeen egokiena? Ez dakit azkenean zertan geratu garen, Narrazioak, Atabala eta Euria, Lagun Izoztua??? hortxe ibili gara bueltaka.
Hartan horretan izartu egin naiz eta pentsatu dut amets hori gauzatzea ez litzatekeela hain zaila izango. Plateruena edo San Agustin leku aproposak dira horretarako. Ikastetxe eta euskaltegietan ???unitate didaktiko???ren batean landu eta girotu ahalko lukete irakurketa. Beno, hor doa proposamena. Antolatuko dugu?
Girotzen hasteko Josebaren testu bat aukeratu dut. Zuen gustukoa bada goza ezazue.
JOSEBA SARRIONANDIA
Leihotik begira geratzea gustatzen zait. Ezin naiz leiho bazterrean egon, amama egoten zen bezala. Ezin dut leiho bat besapean eraman denbora guztian. Pintzel lodi bat eramaten dut, zurdakia.
Leihotik begiratzeko gogoa dudanean, pintzela hartzen dut, zurda puntak pinturan busti eta leihoaren koadroa marrazten dut airean.
Leihoa zabalik margotzen dut. Ukondoak beheko marran ipini eta paisaiari begira geratzen naiz. Ikusten ditut egunsentiak, uhinak, ostadarrak eta basamortuko txalupak, ezagutzen ditut baikorrak, ezkorrak, etxekoak eta sorginak, uxatzen ditut zoritxarrak, janari zantarrak, iluntasunak eta orein izuak, kontatzen ditut sekretuak eta maitemintzen naiz???
Ez dira kanikak baino handiagoak begiak, eta zenbat gauza erakusteko gauza diren! Leihoak egiten badizkiozu, inork ere ezin izango ditu halako leihoan paratzen den jendearen begiak kaiolatu.
Ametsetan jarraitzen dugu literaturaz gpzatzen eta ausnartzen. 2016ko ametsa “DURANGALDEA, HITZEZ ETA AHOTSEZ. Hainbat sortzaileren lanak irakurri edota abestuko ditugu.
Ametsetan jarraitzen dugu literaturaz gpzatzen eta ausnartzen. 2016ko ametsa “DURANGALDEA, HITZEZ ETA AHOTSEZ. Hainbat sortzaileren lanak irakurri edota abestuko ditugu.
Aurtengo ametsa; ITSASOA, HITZEZ ETA AHOTSEZ. parte hartu nahi baduzu hona hemen helbidea:
hitzezetaahotsez@gmail.com
Aurtengo ametsa; ITSASOA, HITZEZ ETA AHOTSEZ. parte hartu nahi baduzu hona hemen helbidea:
hitzezetaahotsez@gmail.com
SARRI, HITZEZ ETA AHOTSEZ da ametsari jarri diogun izena.
118 gizandrek eman dute izena maiatzeren 9rako. Espero dugu beste askok ematea. ea 200 irakurle lortzen ditugu ETEMNBAKO IRAKURKETALDI ERRALDOIRAKO

ametsa gorpuzten ari gara: Martxoaren 12 eta apirilaren 9rako solasaldi dialogikoak edo tertuliak egingo ditugu Durangoko Udal Bibliotekan. Maiatzaren 9an IRAKURKETA SAIO ERRALDOIA:jendaurreko irakurketa etenbakoa
PLATERUENA kafe antzokian.

Maiatzaren 9an izango da IRAKURKETA SAIO ERRALDOIA. Aurretik irakurketa tertuliak egingo ditugu.
Maiatzaren 9an izango da IRAKURKETA SAIO ERRALDOIA. Aurretik irakurketa tertuliak egingo ditugu.
Apirilaren 25ean izango da irakurketa Samoa
Apirilaren 25ean izango da irakurketa Samoa
hasi gara ametsa gorpuzten
hasi gara ametsa gorpuzten
Bale, neu be apuntatzen naz
Bale, neu be apuntatzen naz
Ni prest nago
Ni prest nago
oporretan pilar kargatu eta ostean has gaitezke pausoak emoten
oporretan pilar kargatu eta ostean has gaitezke pausoak emoten
ea ba animetan garen.ekimen interesgarria izango litzatekr
ea ba animetan garen.ekimen interesgarria izango litzatekr