Jolasa garrantzitsua eta funtsezkoa da
haurren garapenean. Adituek diotenez;
zentzumenak estimulatzeaz gain, garapen
intelektuala suspertu, emozio positiboak
indartu eta komunikazio eta gizarteratze
tresnak sendotzen laguntzen du. Jolasak magia
dauka eta edozein lekutan sor omen daiteke:
etxean, eskolako jolastokian, igerilekuan,
dendan, kalean, parkean…
Egia esan nire lanbide berriak inguruak
astiroago behatzeko aukera ematen dit eta,
besteak beste, ikastetxeko jolastokia egunero
ikustea suertatzen zaidanez gero arretaz
behatzen dut eta atentzioa ematen dit. Olgeta
lekuetan espazioaren banaketa
sexista dela uste dut. Nire iritziz
espazioaren erabilera oso ezberdina egiten
baitute neskek eta mutilek, eta horrek heuren
garapenean eragin itzela izan dezakeela
iruditzen zait, beti ere parekidetasunik
urrunduz.
Gogoeta eta ardura hau ez da berria,
zenbait herri eta eskolatan aspaldi hasi ziren
arlo hau aztertzen eta lantzen. Hortxe dugu
adibidez Hernanin orain dela hamarkada bat
hasitako lana «Berdintasunezko
jolasa. Hezkidetza eta espazioaren
inguruko baliabide gida», espazioaren
erabilera berdindua bultzatzea helburu
duena. http://www.hernani.eus/eu/fi
cheros/9_11451eu.pdf
Bide beretik, asko dira jolastokiaren
erabilera arauak garatu dituzten ikastetxeak,
espazioaren erabilera desberdinduan
oinarrituta. Erabilera arau hauek futbola eta
baloia hartu ohi dute oinarri: baloia jolastokitik
kenduz edo honen banaketa erregulatuz. Ez dut
uste baloia kentzea nahikoa denik, haratago
joan behar dugulakoan nago.
Antza denez, gurean ez eze beste herrialde
batzuetan ere gai honek hautsak arrotu ditu
eta lanean ari dira.
Austrian egindako ikerketak
honelakoa azaleratu zuen: nesken eta mutilen
portaera oso estereotipatua dela. Ondorioz,
neska zein mutilentzat ingurune
egokiak bultzatzeko eskoletako
kanpo espazioek ikuspuntu berritzaile eta
pedagokikoekin antolatu behar direla.
Dinamarkan ere gai
hau aztertzen ari dira eta eskoletako kanpo
espazioei bestelako forma eta
funtzioak ematea duen ekimena jarri
dute martxan, espazioak haur eta gazteen
portaeran duen eragina aztertzeko asmoz.
Egitasmoa aurkeztu zuten 7 ikastetxeri diru
laguntzak eman zitzaizkien lan horiek aurrera
eramateko. https://vimeo.com/52918490
Kontuak kontu, jolasen hierarkiagatik,
nesken eta mutilen
jokabideengatik edo
jolastokiaren espazioa antolatu
barik egoteagatik, mutilak
erdialdean kokatzen dira eta neskak
bazterretan. Noiz arte?
Martxoaren 8an eta azaroaren 25ean
parekidetasunari keinuak egitea ez dago
txarto, ez dago soberan, baina ez da nahikoa.
Urteak 365 egun ditu eta datorrenak 1
gehiago. Partekatu ditzagun espazioak eta
gainontzekok, denok zoriontsuago izateko.
Kemena badaukagu, bai, eta itxaropena be bai

Eskerrik asko Karmele zure ekarpenagatik. Zeregin gogorra daukagu, baina gabeziak gabezia, aurrera egiteko kemena dogun bitartean, badago esperantza. Ez dozu pentsetan?

Bai gai garrantzitsua! Nik baten baino gehiagotan galdetu deutsat semeari ea jolastorduan neskak eta mutilak allarregaz egoten diran ala ez. Betiko erantzuna izaten da bere ikastolan neskak alde batetik eta mutilak bestetik ibilten dirala. Niretzat oso tristea da, hainbat arlotan pausurik emon ez dogula pentsetan dot. Jolastordua maisu eta maistren denbora librea da, zaintzaile batzuk dagoz baina ez dira sartzen ezta gatazkak konpontzera ere, jantokian sukaldariek beren lana egin behar dabe eta ez dira heziketa kontuetan sartzen ( ez da beren ardurakoa). Eta horreri lotuta, neskak alde batetik eta mutilak bestetik….. Parekidetasuna ahul dagoelako seinale argia. Eta, euskereari gertatzen jakon modu berean , parekidetasunari lagundu egin behar jako gizartean benetako bardintasuna eta parekidetasuna lortu gura badogu. Guztiz ados zugaz, Marisa

Pozten naiz Gaizka, benetan. Ea ba, albait arinen, amets hori gauzatzea lortzen duzuen.

Kurutziaga ikastolan be bagabiz lanean gai horretan. ???jolastokia amesten??? proiektuan dihardugu.
https://jolastokiamesten.wordpress.com/

Bat nator zurekin Arane. Irtenbidea ez da erraza. Gu txikiak ginenean herriko eskolan ???niñas??? eta ???niños??? bereizturik egoten ginen, sistema atzerakoi samarra zen zenbait arlotan baina, jolastoki bana izaten genuen, antzerako samarrak neurrian; sokasaltoan, pelotan, taian, kromoka, inkean, ziban, tortoloxetan, kubike (ezkutaketan), 1-2-3 karabi-karaba, iturrietan eta txorro morroka olgetan gendun. Ofizio jolasak be gure gustukoak izaten ziren; dendari, mediku edo erizain ere izaten ginen gure jokoetan. Edozelan be, olgeta gehienak taldean egiten genituen. Irakasleak gure inguruan izaten zirela akordatzen naiz. Ez ginen bazterrean egoten, ez ginen pasiboak.
Dena den uste dut ikastetxe askotan hasi direla gai hau aztertzen eta, zabal diezaogun esperantzari leiho bat.

Egun on, Marisa?
Noiz arte galdetzen duzu. Egoera hori ikusten dudanetan, beti pentsatu izan dut ikastetxeek baimentzen duten egoera dela. Alde batetik, atseden orduan ere futbola permititzen dutelako (mutikoak bakarik aritzen direlarik, gehienetan) eta bestalde, elkarrekiko jolasak sustatzen ez dituztelako.
Atseden orduek ere, ikastetxean direnez, hezitzaileen esku hartzea behar dute.