46. Durangoko Azoka

Sarean euskaraz bizitzeko tresnak

L. O. 05/12/2011

Jimmy Wales ekintzaile estatu batuarra izan zen Wikipedia ideia izan eta praktikara eraman zuena: gizateriaren jakituria biltzea era kolaboratiboan webgune ireki batean. Webgunean mundu osoko boluntarioek idazten dute eta Interneteko gune bisitatuenetakoa da, egunean 60 milioi bisita inguru jasotzen ditu-eta.

Bestalde, proiektu honekin hizkuntza gutxituek aukera izan dute bere garapenerako, era ireki eta errazean sarrerak gehituz hizkuntza bakoitzeko bertsioetara. Euskarak ere 63.000 sarreratik gora ditu Wikipedian, auzolanean egindako jakintza bilgune honek. Ildo honetatik jarraituz, Azkue Fundazioa euskararen erabilera modu berritzailean sustatzeko sortu den proiektua da, Interneten eta teknologia berrien bitartez, eta gizarte osoaren parte-hartzearekin elkarlanean.

Horretarako Rodrigo Gartzia Azurmedi, Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzaileak azaldu duenez, “tresna erakargarriak eta erabilgarriak eskura jarri ditugu sarean euskaraz bizi izateko”. Hauen artean azpimarratzekoak dira WikiPlaza, sare sozialak eta lan tresnak, besteak beste.

Bestalde, .eus domeinua lortzeko babesa leskatzen ari dira Azokan.  “.eus domeinuak euskara lehen mailako hizkuntza bilakatuko du Interneten, mundu mailako aitorpena izango baitu”, azaldu du Iratxe Esnaolak, .Eus Elkartetik.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 


Añade tu comentario

Los campos * son obligatorios





Codigo Captcha


0 Comentarios



También te puede interesar

45. Durangoko Azoka

Video > Durango

Derrigorrezko eta ezinbesteko hitzordua

Video > Euskadi

Durangoko Azoka 2011 - 46 edizioa (iragarkia)

Video > Durango

21. mendeko topagunea

Video > Durango

Azoka barru-barrutik

Video > Durango

Durangaldea Bizi lehiaketa datorren urtean berriro egingo da