Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Txaber Altube abadiñarrak Bizkaiko Eskolarteko bertsolarien txapela jantzi du

Txaber Altubek, mikroaren aurrean, Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen Getxon.
Txaber Altubek, mikroaren aurrean, Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen Getxon.

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Idatzizko bertso txapelketa eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko azken saioa jokatu ziren domekan Getxoko Fadura kiroldegian. Txaber Altubek eskolarteko txapelketan lortutako garaipenaz gain, Durangaldeko partaideek lehen sari bat, bigarren sari bi eta hirugarren postu bat lortu zituzten bertso idatzien lehiaketan.

Durangaldeko sei bertsolari egon ziren goizean jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren azken saioan.  Durangoko Bertso Eskolako Txaber Altuberekin batera, e bereko Beñat Bilbao, Bittor Altube, Eneko Barruetabeña eta Gorka Pagonabarraga eta Berrizko Bertso Eskolako Iruri Altzerreka izan ziren finalean.

Txapelketaren azken saioa, buruz burukoa alegia, Txaber Altubek eta Unai Mendiburuk jokatu zuten eta, azkenean, abadiñarrak jantzi zuen aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela. Altuberi urte askoan bertso eskolako irakasle izandako eta eskolartekoan behar handia egindakoa den Iratxe Ibarrak jantzi zion txapela.

Finaleko azken saioa kontuan hartuta, Altubek eta Mendiburuk ekainaren 4an Ereñozun (Gipuzkoa) jokatuko den Euskal Herriko finalean kantatuko dute.

Bertso idatziak

Eskolarteko finala jokatu aurretik, bertso idatzien finala izan zen eta bertan lau sari lortu zituzten Durangaldeko sortzaileek.

DBH1 mailako ikasleentzako lehiaketan, lehen saria lortu zuen Kurutziaga Ikastolako Ander Sarriugartek. Atxondoko eskolako Aitor Garitaonaindiak eta Kurutziaga ikastolako Markel Zubiagak, 5. mailako ikasleen lehiaketan eta DBH2ko mailan hurrenez hurren, bigarren postuak lortu zituzten. 6. mailako ikasleen lehiaketan berriz, Traña-Matienako Haitz Gaztelurrutiak hirugarren saria lortu zuen.

Udagoienerako sailkatuak

Arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Fasearen azken kanporaketa jokatu zen Faduran eta bertan ez zen eskualdeko ordezkaririk lehiatu. Hala ere, ekitaldi horren ondren Udagoieneko Fasera pasatuko diren bertsolarien izenak zehaztuta gelditu ziren eta eskualdeak zazpi ordezkari izango ditu azken fasean.

Udabarriko Fasean sailkatutako bertsolariak lau izan dira: Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra (182 puntu); Aitor Bizkarra abadiñarra (176,75); Txaber Altube abadiñarra (171) eta Beñat Romero zornotzarra (163).

Beraiekin batera, Beñat Ugartetxea, Miren Amuriza eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ izango dira udazkeneko fase horretan. Hirurak inoiz finalistak izandakoak dira eta, ondorioz, fase horretara zuzenean pasatzeko eskubidea dute.

Udabarriko Fasean parte hartu duten beste lau bertsolari, puntuazioaren arabera, Udagoieneko Faserako txartel barik gelditu dira. Ander Aldazabal zornotzarrak 155 puntu lortu zituen; Igor Galarza abadiñarrak 148; Xabier Irakulis zornotzarrak 139,5 eta Peio Azkarate durangarrak 132.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados