Ohiturari eutsiz, Gerediaga Elkarteak Ezpatadantzari egunaren 41. edizioa ospatuko du datorren larunbatean Mañarin. Bertan, Durangaldeko 14 talde bilduko dira “Dantzari Dantza” dantzatzen.
Garaiko talde bi, Iurretako beste bi, Berrizko San Lorenzoko talde bat eta Iremiñeko hiru, Durangoko Txoritxu-Alaiko bat, Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntzeko bat eta Izurtza, Mañaria eta Elorriotik bana, izango dira Mañariko udala eta dantzarien laguntzarekin Gerediaga Elkarteak antolatu duen aurtengo hitzorduan.
Egun horretan, dantzariak Mañariko eliza inguruan bilduko dira arratsaldeko 19:00ak aldera. Jarraian kalejiran hurbilduko dira herriko plazara eta bertan, 19:30ean “Dantzari dantza”, “Soka dantza” edo “erregelak” dantzatuko dituzte.
Dantza berreskuratuta dago
Eguna bukatzeko, lagun arteko afaria izango da gabeko 21:30ean pilotalekuan eta jarraian Ansorregi taldeak alaitutako erromeria Mañariko plazan 23:00etatik aurrera.
Gerediaga Elkartetik azaldu dutenez, “Dantzari dantza” edo “Bizkaiko Ezpatadantza” XIX. mendearen bukaeran hilzorian zegoen. Berez, bakarrik irauten zuen Durangaldeko herri batzuetan. Hemendik Bizkaiko lurraldeetara zabaldu zen XX. mende hasieran. “Gaur egun pozgarria da gure eskualdeko herri gehienetan dantza berreskuratuta dagoela ikustea”, esan dute elkartetik.
Gerediaga elkarteak tradizioaren izenean, neska dantzariak baztertzen ditu. Aurten 41. edizioa ospatu da. Nola neurtzen da tradizioa? Zenbat ekitaldi behar dira zerbait tradizioa bilakatzeko? Gerediagak ote dauka tradizioaren baremoa neurtzeko giltza? Tradizioa Gerediaga elkarteak bere barruan daukan matxismoa da. Tradizioak bost minutura apurtu eta aldatzeko eginda daude, eta gehiago bertan 2013. urtean lekuz kanpo dagoen matxismo tonto bat eskutatzeko. Zergaitik ez zarete neska dantzariak Ezpatadantzari egunean plazan agertu eta dantza egiten hasten? Horrela aurrerapausu handia emango zenukete durangaldeko dantza munduan berdintasunaren alde eta bide batez Gerediaga elkarteari musturreko galante eman ere bai. Gerediaga elkartea XIX. mendean bizi da oraindik eta berarekin batera hau onartu eta defendatzen duten dantzari ???ezpatadantzari ???tradiziozale??? itsuak.

Egunen batean, agian, jarrera homofoboak baztertu eta ANIZTASUNAREN BETAURREKOAK jantziko dituzte Gerediagako antolatzaileek eta orduan emakumeok ere lekua izango dogu plazan. Litekeena!