
Abadiñoko biztanleek ordaintzen duten Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (IBIa gaztelaniaz) jaisteko zenbait ekimen hasi ditu IBIa jaisteko herritar talde batek. Ergileen esanetan “Abadiñoko etxebizitzen IBI tipoa Durangaldeko altuena da eta Bizkaiko altuenetarikoa”.
Herritar talde hori sinadurak batzeari ekin dio azken egunetan eta 1400 abadiñarrek beraien atxikimendua eman diote eskariari. Jasotako babesekin udaletxeko pleno aretoan gaur, arratsaldeko zazpietan, egingo den osoko bilkuran eztabaidatzeko erregistratu duten mozioa indartu nahi dute. Gainera, bertara hurbiltzeko ere deia egin dute.
Irakurri albiste osoa hemen.