Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

19. Korrikak Durangoko Azokaren ia 50 urteko eraikitze lana omenduko du

19. Korrikak Durangoko Azokaren ia 50 urteko eraikitze lana omenduko du

Martxoaren 19an Urepelen hasi eta hil bereko 29an Bilbon amaituko den 19. Korrikak, Durangoko Azoka omenduko du. Gerediaga elkarteak antolatutako ekimena “Kultura Azoka” izateaz gain “euskaraz egindako kulturaren erakusleiho garrantzitsuena” da Asier Amodo Korrikaren arduradunaren esanetan. Omenaldi ekitaldia abenduaren 7an, iluntzeko 8.30etan, Durangoko Azokaren Ahotsenea gunean izango da.

Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak Azokak bere baitan jasoko duen omenaldia eskertu zion Korrikari, “Durangoko Azoka aurrera ateratzen dugunon partetik”. “Pausoz pauso eta kilometroz kilometro etengabe bidelagun berriak hartuz eta beti aurrera eginez euskara eta euskal kulturaren alde”.

Hori da Mujikarentzat Korrikaren espiritua definitzen duen esaldia eta esaldi hori bera erabili zuen Durangoko Azokaren metafora gisa.

Korrikak Durangoko Azokari egingo duen omenaldiak “ia mende erdiko ibilbidea” aitortuko du Mujikaren ezanetan. Gainera “Korrikaren partetik omenduak izateak esanahi berezia dauka guretzat, berdinen arteko adiskidetasuna delako. Biak eraiki dira auzolanean eta borondatezko lan handiarekin. Eta lagunekin gozatzen da gehien; kulturaz eta euskaraz”.


Elkarlana

AEK eta Gerediaga elkartea, Korrika eta Azokaren antolatzaileek hurrenez hurren, ekimen horiek elkarlanean eraikitzen ari direla eta ziur daude bata zein bestea “euskaltzalez eta euskahaldunez beteko direla”. Amodok atzo adierazi zuenez, “bietan elkar eragina nahi dugu, elkar eraginetik euskara eta euskaldunen indarra biderkatzeko, denok ere euskahalduntzeraino”.

Landako gunearen kanpoaldean atzo egin zen aurkezpen ekitaldian “azoka betetzeko eta Korrika laguntzaile” izateko deia egin zuen Amodok. Ekitaldian, Korrika laguntzaileren premia azpimarratu zuen Mertxe Mujika AEKren Koordinatzaile Nagusiak, azken urteetan irabazitako hiztunetatik 150.000 euskaltegietatik irten direla.


12 euro

Euskaltegien sare indartsua lortzeko eta kontuan izanda Euskal Autonomia Erkidegoan laguntzak mantendu egin direla: Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan laguntzak emendatu egin direla baina abiapuntua oso baxua zela eta Nafarroako euskaltegien 2012tik ez dutela “zentimo bat bera ere jaso”, beharrezkoak dira Korrika laguntzaileak, beraien ekarpenekin lortuko delako zuloa betetzea.

12 euro ordainduta izan daiteke Korrika laguntzailea eta horren truke, kanpainaren pina lortzeaz gain, deskontuak lortuko dituzte 300 saltoki baino gehiagotan egindako erosketetan.  

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados