Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

1937ko martxoaren 31n jasandako bonbardaketa gogoratuko du ‘Oroimenerako ekitaldia’k

Ezkerretik eskumara, Luis Madina, Iñaki Larrañaga, Jesus Aristegi, Jon Ander Ramos eta Idoia Buruaga, Greavesen jauregia eta Santa Ana komentuaren argazkiarekin.

Elorrioko Udalak herritar talde batekin batera ‘Iragana ahaztu gabe, etorkizunera begira’ antolatutako ekimenak, 1937ko martxoaren 31n herriak jasandako bonbardaketa gogoratuko du.

Antolatutako ekitaldiak aurkezteko agerraldian, Elorriok “bonbardaketa txikia” pairatu zuela Durangok jasandakoarekin alderatuta, gogoratu zuen Jon Ander Ramos EHUko irakasleak. Erasoek, hala ere,  “garrantzia izan zuten,  Elorrio frentearen inguruan kokatutako zegoelako”.

Hegazkin italiarrek goizean eta arratsaldean egindako erasoaldien ondorioz zazpi pertsona hil ziren herrian. Beste elorrixar bi Durangoko bonbardaketan hil ziren eta hurrengo hilabeteetan Intxortako frontearen kontra botatako bonba bat Gazeta inguruan erori eta beste herritar bat hil zuen.

Erasoaldiei buruzko informazio gehiegirik ez dagoela aitortu bazuen Ramosek, garai horren inguruko “irudi artxibo handi bat” egin daitekeela adierazi zuen Luis Madina argazkilariak.

Martxoaren 31n izandako erasoaldiaren inguruko lanketa egiteko asmoarekin, elkarte bat sortu dute zenbait herritarrek. Taldeko kidea den Jesus Aristegik “oraindik lan ugari egiteko” dagoela adierazi ondoren, ekimenean parte hartu nahi duten herritarrak gonbidatu zituen.

Oroimenerako ekitaldia

Elorriok jasandako bonbardaketa nagusia gogoratuko dituen ekitaldi aipagarrienak erasoa izandako egun berean izango dira, martxoaren 31n hain zuzen. Goizean zehar, herriko ikastetxeetako ikasleek Elorrion oraindik ikusgarri dauden bonbardaketaren hondarrak ikusteko aukera izango dute. Ibilbidea  bonbek suntsitutako La Paz ostatua zegoen inguruan hasi , Altzerreka- Mendiola jauregitik igaro eta eta Santa Ana komentuan amaituko da.

Arratsaldean ere gidatutako bisitaldiak izango dira eta herritarrei irekita egongo diren ibilaldietan ere Ramos irakaslea izango da hizlari.

Bonbardaketak gogoratuko dituen ‘Oroimenerako ekitaldia’ ere barikuan egingo da, arratsaldeko zortzietan hasita. Herriko plazan egingo den agerraldian bideo, argazki eta aspaldiko pelikulekin egindako ikus-entzunezkoa emateaz gain, bertsolarien ekitaldia, omenaldi poetiko-musikala eta Idoia Buruaga alkateak irakurriko duen adierazpenarekin osotuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados