
Durangoko Udalak deitutako Julene Azpeitia literatur lehiaketaren sari banaketa egin zen domekan Plateruena Kafe Antzokian. Lehiaketak hiru atal desberdinetara aurkeztutako lanak saritu zituen, ipuinak, olerkiak eta bertso paperak hain zuen.
Ipuinen sailean, LHko 5. eta 6. mailakoen mailan, Saioa Garridok irabazi zuen lehen saria, ‘Aitorren bizarra’ lanarekin eta Naroa Egiak akzezita lortu zuen ‘June eta Maiteren abenturak’ lanarekin. DBHko 1. eta 2. mailan, Danel Totorikaguenaren ‘Itsasoko soinuak’ izan zen irabazlea eta Nahia Dominguezen ‘Mariren kobazulotik trenera’ lanak akzesita lortu zuen.
DHBko 3. eta 4. mailan, Leire Vargasen ‘Haize’ lana izan zen onena epaimahaikideen arabera, eta Amaia Intxaustiren ‘Izarrak egun argitan’ zein June Azkarateren ‘Ametsen pintzela’ testuek akzesit bana lortu zuten.
17 eta 18 urteko ikasleen mailan Nerea Unzueta izan zen irabazlea ‘Erromeria Isidororekin’ eta 18 urtetik goragoentzako mailan Igor Mercadok lortu zuen lehen saria ‘Konpromisoz’ lanarekin.
Olerkien atalean, Unai de Miguelek lortu zuen saria ‘Bizitza’ lanagatik LHko 5. eta 6. mailakoen mailan eta DBHko 3, eta 4. mailan berriz, Olaia Milikua izan zen saritua ‘Badira hamar urte’ lanagatik.
17 eta 18 urte bitartekoen mailan Xixili Bengoetxea izan zen irabazlea ‘Urdina ei da kolorerik epelena’ olerkiengatik eta 18 urtetik gorakoen mailan Mikel Estebanek lortu zuen saria ‘Egur begiak’ lanagatik.
Bertso paper sailean azkenik, bi sari bakarrik banatu ziren. LHko 5. eta 6. mailan, Aitor Forjan izan zen irabazlea ‘Baratzeko bertsoak’ lanagatik eta 18 urtetik gorakoen mailan Manu Goiogana izan zen irabazlea ‘Ar(i)magabeko konplizeei’ lanagatik.