Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

2021ra arte atzeratu dute Abadiñoko Elkartasun Spinning Maratoia

Ekainean egin behar zen Elkartasun Spinning Maratoiaren laugarren edizioa bertan behera uztea eta datorren urtean egitea erabaki dute ekimenaren antolatzaileek. 2019an burututako ekitaldiak 366 pertsona erakarri eta 12.297 euro bildu zituen haurren minbiziaren ikerketa laguntzeko.

‘Eragiezu pedalei irribarre batengatik’ deituriko ekimenaren antolatzaileek, Peque-Ropa, Rhythmic Bike, Emtesport, Abadiñoko Udala eta hainbat boluntario, koronabirusak eragindako egoera izan dute kontuan, baita “Covid-19aren pandemia geldiarazteko ezarri diren neurriak”.

Antolatzaileek hartutako erabakia “herritarrekin eta ekimenarekin inplikatutako enpresak, ostalaritza eta merkataritza alorreko sektoreekin” duten erantzukizunagatik izan dela adierazi dute.

Gainera, ekimenari laguntzeko hitza emana zuten enpresei, ekitaldia alaitzen egongo ziren herriko eta Durangaldeko musika taldeei, haurrentzako tailerrak prestatzen dituen Panpotxek, eta beren hondar aletxoa jartzeko prest egon ziren pertsona solidarioen prestutasuna ere eskertu nahi izan dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados