Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

2025eko egutegiko argazki lehiaketan aurkeztu diren irudiak ikusgai daude Udal Liburutegian

Elorrion dagoen ondarea islatzeko erronka bota die aurten Udalak herritarrei eta “ondo baino hobeto” erantzun dute beste behin. 38 argazki aurkeztu dituzte eta guztiekin erakusketa bat osatu da Elorrioko Udal Liburutegian, urte amaierara arte. ​​​​

​​Udalak urtero etxez etxe banatzen duen egutegia herritarrek ateratako argazkiekin osatutakoa izaten da, eta aukeraketa egiteko lehiaketa bat jartzen da martxan, urtez urte gai konkretu bat proposatuta. Aurtengo izenburua agian arraroa irudituko zitzaion bati baino gehiagori: Harria eta Taladrina. Horrela du izena 2022tik argitaratzen den koadernoak, herriko askotariko ondarea, eta bereziki industriala, lantzea abiapuntu duena. ​​

Hortaz, ondare horren ikuspegia adierazteko eskatu zaie elorriarrei, eta sekulako uzta batu da azkenerako. Hainbestekoa, aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa antolatzea erabaki duela Kultura sailak. Iturri Kultur Etxeko Udal liburutegiko apalategietan topatuko dituzte herritarrek udalerriaren zigilua daramaten irudiak. Gaurtik aurrera daude zintzilik eta abenduaren 30era arte ikusi ahalko dira. ​​

2025eko egutegirako 38 horietatik 13 izango dira aukeratuak, edonola ere, Udalak bere esker ona adierazi gura die argazki lehiaketan parte hartu duten guztiei. Erakusketa, beraz, eskerrak emateko modu bat ere bada.​​

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados