Durangoko gazteen artean “irakurtzeko eta sortzeko grina pizteko” helburuarekin, ‘24 Ordu Paperean’ deituriko sorkuntza jolasa jaio zen iaz Durangoko eta Durangaldeko sortzaileentzako. Aurten, bigarren edizioa antolatu dute maiatzaren 11an hasi eta 12ra bitartean.
Ekimen honetan parte hartzen duten lehiakideek, sare sozialen bidez jakingo dute zapatu eguerdian, maiatzaren 11an, lehiaketan parte hartzeko landu behar duten gaia zein testuan derrigorrez erabili behar duten hitza.
Une horretatik aurrera, bakoitzaren beharretara egokitzen den paragrafo bat idatzi beharko dute parte hartzaileek eta 24 ordu izango dituzte lanak entregatzeko. Idazlan guztiak, sorginolakoateneoa@gmail.com helbidera bidali beharko dira domeka eguerdia baino lehen.
Jolas honek, iaz bezala, ekainean ‘Berbaz’ izenarekin argitaratuko den sorkuntza aldizkariari erantzuten dio, izan ere, jolasean sortutako lan guztiak bertan argitaratuko dira. Aurtengoa aldizkariaren bigarren alea izango da, eta Sorginolako kideek adierazi dutenez, iazko formatu berean aterako den a ren, edukiari dagokionez berritasun batzuk izango ditu.