30,6 kilometroko distantzia eta 1950 metro gain gora izango duen Aramotz Mendi Lasterketa korrituko da domekan Urkiola Parke Naturalean, Zornotza Mendi Taldeak antolatuta. Partaidetza 18 urtetik gorako 200 emakume zein gizonezkoei mugatuta dago.
Goizeko 8:30ean hasiko den lasterketa bi kategoriatan banatuko da; bata gizonezkoena eta bestea emakumezkoena. Guztiek 11,4 kilometroan (Artaun Atxa, 905 metro), 14,7 kilometroan (Leungane, 1.008 metro) eta 21,2 kilometroan (Urtemondo, 791 metro) jarritako kontrol puntuetatik igaro beharko dute.
Korrikalariek sei orduko denbora muga izango dute froga amaitzeko eta ibilbidean jarritako denbora muga batzuk orduko ere zeharkatu beharko dituzte. Gainera, produktu solidoekin eta likidoekin hornitutako sei anoa gune ere izango dira.
Kategoria bakoitzeko lehenengoek txapelak, garaikurrak eta bestelako opariak jasoko dituzte eta ez da diru saririk emango. Lehenengo zornotzarrak berriz, sari berezia jasoko du.
Izen-ematea gaur bertan itxiko da, gauerdian, eta web.rockthesport.com webgunean egin behar da, 12 euro ordainduta.