Zornotzako Eta Abar Bertso Eskolak antolatutako lehenengo Bertso paper lehiaketaren sari banaketa egin zen abenduaren 4an, Zelaieta Zentroan. Ekitaldian Mikel ‘Inun’ musikari zornotzarrak ere parte hartu zuen.
Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako lehiaketara “300 lan baino gehiago aurkeztu ziren, 4 mailan banatuta: umeen maila, gaztetxoen maila, gazteen maila eta helduen maila”, antolatzaileen esanetan. Parte-hartzea arrakastatsua izan zen eta sariak ematerako orduan irabazleek eurek idatzitako bertsoak eskaini zituzten ‘Inun’en laguntzarekin.
Behin sari banaketa amaiturik, euskararekin eta bertsoarekin zerikusia duten kanta ezagun batzuk abesteko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Lehenengo edizio arrakastatsuari amaiera emateko, luntx txiki batekin gozatzeko aukera izan zuten parte-hartzaile eta lagunek.