Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
BIDEOA

35 parapente-gidari bilduko dira bihar Elorrion egingo den kontzentrazioan

Ikuskizun ederrarekin gozatzeko aukera egongo da bihar Elorrion, Larrano Parapente Taldeak 10. kontzentrazioa antolatu baitu eguerdirako. Edizio honetan 35 parapente-gidari izango dira gehienez, antolatzaileek partaideen muga hori jarri baitute logistika arazoengandik.

Parapente-gidariek goizeko 11:00etan bilduko dira Herriko plazan eta parapenteak 4×4 autoekin igoko dituzte aireratze gunearen ingururaino. Gidariek berriz, aldapa gogorra duen 30 minutuko ibilbidea egin beharko dute aireratze gunera iristeko eta ondoren, parapenteak bizkarrean eramanez, 5 edo 10 minutuko bidea egin beharko dute. Eguraldi ona eginez gero “nahiko erraza da bertara igotzea” antolatzaileen arabera.

Aireratze gunea Udalaitzen mendi magalean dago, 650 metroko altueran, Udalaitzeko gailurra baino 500 metro beherago. Partaideak eguerdi aldera aireratuko dira eta Elorrioko landa-eremu eta auzoen gainetik ibili ondoren Iguria edo San Anton inguruan lurreratuko dira, eguraldiaren arabera.

Ekimen honetan parte hartu nahi duten parapente-gidariek, beharrezkoa dute federatuta egotea edo baliokidea den asegurua izatea eta https://goo.gl/z564ka helbidean izena ematea. 15 euroren truke garraioa, kamiseta, ogitartekoa eta edariak izango dituzte partaideek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados