Berrizko Udalak uztailaren 5etik 23ra egingo diren ‘Bizi Berriz Udan!’ deituriko udalekuak prestatu ditu eta dagoeneko izena emateko epea ireki du. Aste beteko iraupena izango duten tailerrak 4 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteei zuzenduta daude.
Udalekuak goizeko 10:00etatik 13:00etara bitarteko ordutegia izango dute eta bertan mendi ibilbideak, orientazioa eta segurtasuna, birziklapena, ur jolasak, kirol anitza, zirku tailerrak, artelanak edo espeleologia bezalako tailerretan parte hartzeko aukera egongo da. Udalekuen helburu nagusia “euskaraz gozatzea da” antolatzaileen esanetan.
Udalekuetan parte hartzeko plaza kopurua mugatua da eta maiatzaren 23a arte egin daiteken aurretiko izen-emateak 30 euroko kostua du. Plaza libreak egon ezkero, inskripzioa egiteko beste txanda bat irekiko da ekainaren 1etik 13ra eta kasu honetan aste gehiago hautatu ahal izango da.
Udalekuei buruzko informazioa zein izena emateko orria www.berriz.eus webgunean eskuratu daiteke. Aurreinskripzioa egiteko Bizi Berriz Udan! atalean klikatu beharko da, astea hautatu eta instantzia bete.
Informazio gehiago behar duenak 946 22 53 69 telefonora deitu edo euskara@berriz.eus helbide elektronikora idatzi dezake.