Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

40 urteko saskiratzea

Anbotopeko equipo actual 2016

“Saskibaloian adiskidetasunean jolastu eta elkarrekin kirola eginez ondo pasatzen duen lagun taldea gara”.  Horrek dira aurten 40 urte betetzen dituen taldearen ezaugarri nagusiak, sortu zenetik gaur egunera arte. Eta ez dute izaera hori aldatzeko asmorik.

Pol-poleko bordan sortu zen taldearen lehen izena Anbotopeko Iturribidegane All Stars izan bazen ere, deitura luzeegia zenez laburragoa eta errazagoa zen ‘Anbotopeko’ izena hartu zuen taldeak. Sortzaileak Durangoko Anboto mendiaren itzalean biltzen zen lagun taldea zen, Miguel Oñate, Pedro Urionaguena eta Jon Mikel Rodríguez tarteko, eta lehen presidentea Ibon Aroma izendatu zuten.

Talde sortu berrian Tabirako taldeko hiru jokalari ohirekin batera inoiz saskibaloian jokatu gabeko lagunak elkartu ziren. “Garrantzitsuena ez zen partiduak irabaztea baizik eta ondo pasatzea”, gaur egun taldeko presidentea eta jokalaria den Gudiker Alberdiren esanetan.

Hala ere, taldeak betidanik izan du gaur egun mantentzen duen lehiakortasun puntu bat. “Gure asmoa jokatzen ditugun partiduak irabaztea da baina, hori bai, taldeko denok parte hartzen dugu; onak eta hain onak ez direnak, nahiz eta onak diren jokalariak minutu gehiago izaten dituzten”.

Ospakizunak

Lehiaketarako beharrezkoa den lehiakortasun puntua mantentzen badute ere, ariketa fisikoak egin ordez lagun arteko partiduak jolastuz betetzen dituzte entrenamenduak. “Eta hori horrelaxe izan da taldeak dituen 40 urteetan”, Alberdiren esanetan.

Bere historia osoan Bizkaiko seniorrean (Bizkaiko Lehen Mailan) jokatu duen mutilen taldea bada ere, Anbotopekok lauzpabost urte iraun zituen nesken talde bat ere izan zuen. Horretaz gain, futbol talde bat izan zuten hainbat urtetan eta mendira irteerak egiten zituen mendizale taldea ere.

Orain ere Bizkaiko Lehen Mailan dihardu taldeak baina aurten, taldearen 40. urteurrena betetzen dela eta, Lehen Maila Berezira igotzeko lauko finala antolatu zuten maiatzean Durangon bertan.

Baina lehiaketa horretan lortutako igoera bertan behera gelditu zen eta maila igotzeari uko egin  behar izan zioten. Ez da lehengo aldia. “Direla lau edo bost urte Federazioak kontuan hartu zuen oinarrizko taldeak (gazteak edo gaztetxoak) zituzten kluben eskaria eta gazteen lehiakortasuna bultzatzeko asmoarekin, mailaz igotzeko beharrezkotzat jarri zuten oinarrizko taldeak edukitzea. Eta guk ez ditugunez, ezin dugu mailaz igo”, dio Alberdik. Gauza bera gertatu zitzaien orain direla hamar bat urte, baina orduan Autonomiako mailara igotzeko aukera galdu zuten.

Lauko finalaz gain taldeko 70 jokalari ohi  batu zituen bazkari bat ere egin zuten urteurrena ospatzeko. “Gure asmoa Anbotopekon jokatu duten guztiak batzea izan zen baina ez daukagu jokalari izandakoen erregistrorik eta ez ditugu jokalari guztien izenak gordetzen. Gainera, urte batzuetan belaunaldien arteko jauzia egoten zelako, urte batekoek ez zuten harremanik hurrengo urteetakoekin”.

Amaitu berri den denboraldian 14 jokalarik osatu dute taldea eta hauetako bik partida gutxi batzuetara joan ahal izan dira. Kontuan izanda “taldea mantentzeko zailtasunak ditugula” eta “nik ere taldean 16 urte eta gero jokatzeari utziko diodala”, Alberdik “gurekin saskibaloian jokatu nahi duen edonori” gonbidapena luzatzen dio. Horretarako, Tabira kiroldegira gerturatu eta bertan izena ematea besterik ez dauka.

Anbotopekoren lehenetariko talde bat.
Anbotopekoren lehenetariko talde bat.
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Jofre ex-Gaztelueta

    El mejor equipo contra el que he jugado como entrenador en las dos últimas temporadas 2013/14 y 2014/15 teniendo además un comportamiento fántastico como deportistas.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados