286 ipuin, 50 olerki eta 74 bertso paper aurkeztu dira aurtengo Julene Azpeitia literatur lehiaketara eta epaimahaikideek aukeratutako lan onenak saritzeko ekitaldia domekan egin zen San Agustin Kultur Gunean.
Durangoko Udalak antolatutako lehiaketak, aurreko urteetako antzeko partaidetza izan du aurten eta aurkeztutako lanen kalitateri dagokionez, beste edizioetakoarekin parekatu daiteke.
Lehiaketak hiru sail izan ditu aurten ere eta kategoria bakoitza bost adin tartetan banatuta egon da. Gazteenen ataletan, hau da, LH-ko 5. eta 6. mailan eta DBH-ko 1. eta 2. mailan, 100 euro balio duten liburu sorta jasotzen dute lan onenen egileak. DBH-ko 3. eta 4, mailakoek 150 euroko diru-saria eskuratzen dute; 17 eta 18 urte bitartekoek 200 euroko diru-saria eta 18 urtetik gorakoen atal bakoitzak 600 euroko diru-saria jasotzen du.
Udalak antolatutako lehiaketa honek euskararen normalizaziorako bidea landu nahi du eta zeregin horretan, Julene Azpeitiak izan zuen bezala, “umeak ditu etorkizunerako ardatz eta esperantza”. Zumaian jaio, Durangoko Juan de Itziarren bizi eta Bilbon hil zen Azpeitia maistra, ahalegin horren lekuko izan zen.
Lehiaketari izena ematen dion emakume euskaltzalea Aizarnazabalen hasi zen eskolak ematen eta Mexikon hasi zen euskaraz idazten. Lau urte itsasoz haraindi eman ondoren Euskal Herrira itzuli eta Abadiñoko Mendiola eta Traña auzoetako eskolan ibili zen maistra lanetan 1922tik 1936a arte.
1962an ‘Euzkera jasotzea erabaki dogu’ ipuina aurkeztu zuen Euskaltzaindiko Sariketara, argi utziz bere helburua euskara hedatzea zela eta horretarako ipuin, eskola eta irratsaioez baliatu zen. “Nola jardun euskara iraunarazteko eta berau umeengan biziberritzeko?” izan zen bere buruan beti zebilkion kezka nagusia.
IDAZLAN SARITUAK
Ipuinak
LH-ko 5. eta 6. maila
Irabazlea: ANBOTOKO MARI
Egilea: Luana del Hoyo Sandoval (Kurutziaga Ikastola)
DBH-ko 1. eta 2. maila
Irabazlea: BEGI LAUSOAK
Egilea: Izaro Erzilla Etxegibel (Kurutziaga Ikastola)
DBH-ko 3. eta 4. maila
Irabazlea: LAZTAN SUABE ETA GOXOA
Egilea: Joana Sopelana Ibañez (Kurutziaga Ikastola)
17-18 urte bitartekoak
Irabazlea: IRUDIMENAREN ZUBIAK
Egilea: Aitor Marcos Basagoiti (Frai Juan de Zumarraga Institutua)
18 urtetik gorakoak
Irabazlea: KLIK
Egilea: Itzal Martinez de Luco Aranguena
Olerkiak
LH-ko 5. eta 6. maila
Irabazlea: ZU ETA NI
Egilea: Ander Gamiz Perez (Landako Eskola)
DBH-ko 1. eta 2. maila
Irabazlea: ZURE ZERBAITI ZANGO BANINTZ…
Egilea: Alvaro Rojo Delgado (San Jose – Jesuitak Ikastetxea)
DBH-ko 3. eta 4. maila
Irabazlea: INFERNUA DUGULAKO NAHIAGO
Egilea: Irati Ruiz de Azua Olaso (Kurutziaga Ikastola)
17-18 urte bitartekoak
Irabazlea: IPSUM INSANIS
Egilea: Iker Apraiz Solaguren (Fray Juan de Zumarraga Institutua)
18 urtetik gorakoak
Irabazlea: HILETA MARTXA
Egilea: Martin Loizate Sarrionandia
Bertso paperak
LH-ko 5. eta 6. maila
Irabazlea: ALFERRAREN BERTSOAK
Egilea: Manex Roman Munitxa (Kurutziaga Ikastola)
DBH-ko 1. eta 2. maila
Irabazlea: LANBIDEAK
Egilea: Ander Sarriugarte Garcia (Kurutziaga Ikastola)
DBH-ko 3. eta 4. maila
Hutsik
17-18 urte bitartekoak
Irabazlea: EDURNE ZURIRENAK
Egilea: Txaber Altube Sarrionandia (Fray Juan de Zumarraga Institutua)
18 urtetik gorakoak
Irabazlea: JAIOTZERAKO, HELDU
Egilea: Iñigo Legorburu Arregi