Euskal Herriko herri, txoko, elkarte, lantoki, erakunde eta norbanakoek Euskaraldiaren bigarren edizioa ospatzeko azken prestaketak egiten ari dira. Aurtengo ardatz nagusietako bat ‘ariguneak’ izango dira eta Elorrion 45 sortujo dituzte.
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko den Euskaraldiak euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da, azken helburua euskararen erabilera handitzea dela. Aurten entitateek papel garrantzitsua jokatuko dute eta ekimena sustatzeaz gain, parte hartze aktiboa izango dute.
Edizio honetako ardatz nagusietakoak izango diren ‘ariguneak’, euskaraz lasai aritzeko guneak izateaz gain “euskaraz hitz egiteko aukera” bermatuko dute uneoro. Entitate hauen barruan (barne ariguneak) edo entitateak herritarrekin duen harremanean (kanpo ariguneak) euskaraz egiteko eskubidea bermatuta egongo da.
Lotura honen bidez Elorrion egongo diren dauden 45 ariguneak aurkitu daitezke