Durangoko Txoritxu-Alai Dantza Taldea bere sorreraren 50. urteurrena ospatuko da bihar. Bost hamarkadatan euskal kultura eta, batez ere folklorearen alde egindako lana eta bizi izandakoaren oroitzapenak berreskuratzeko eguna izango dute taldeko partaide diren eta izan diren mila durangar inguruk.
Frankismo garaitik gaur egunera arte umeei eta gaztetxoei dantza tradizionalak irakasteaz gain, taldeko arduradunek Durangoko Euskal jaia, Gabon-kanten jaialdiaren edo Euskal Astearen sortzaileak dira.
Urrezko ezteiak ospatzeko prestatu duten egitarauan ere dantza izango da protagonista nagusietako bat. Izan ere, dantza errazak eta herritarren partaidetzara irekita egongo diren zenbait pieza dantzatzeko aukera eskainiko dute.
Urteurrenarako prestutako egitarauari eguerdian emango diote hasiera, taldeak merkatu plazaren atzealdean dituen lokaletik abiatuko den kalejirarekin. Durangok erdigunea zeharkatuko duen ibilaldiaren ostean, bazkaria egingo dute Plateruena Kafe Antzokian 14:30ak aldera eta 17: 00etan taldearen argazki erakusketa egongo da.
Egitaraua osatzeko Akerbeltz taldeak girotutako erromeria hasiko da 18:30ean eta bertaratzen direnek