
Elorrioko Udalak 2016ko Ferixa Nagusiak iragarriko dituen kartel lehiaketa antolatu du eta, azken urteetan bezala, aukeratutako lanaren egileak 500 euroko diru-saria lortuko du.
Partaide bakoitzak nahi duen teknika eta materialak erabili ahalko ditu lehiaketara aurkeztuko duen edo dituen lanak egiteko. Lan guztietan “Ferixa Nausikoak 2016. Elorrio. Irailak 3-11” testua agertu behar da derrigorrez eta kartelak 70×50 zentimetroko neurriak izan behar ditu.
Lana euskarri digitalean (photoshop programarekin formatu bateragarria) eta luma paperean aurkeztuko da, maiatzaren 31ko 14.00ak orduko.
Kartel irabazlearen aukeraketa
Kartel irabazlearen aukeraketa herritarrek eta epai mahai teknikoak egingo dute. Aurkeztutako lan guztiak Iturri Kultur Etxeko sarreran ikusgai egongo dira ekainaren 3tik 18ra arte eta nahi duen guztiak botoa emateko aukera izango du. Erakusketa horretan ez dira jarriko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen artikuluak betetzen ez dituzten lanak, zehazki, sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerrarazteari dagokiona eta komunikazio ez-sexistari dagokiona.
Udaletxeko eta jai-batzordeko kideek eta arte grafikoetako profesionalek osatuko dute epaimahai teknikoa eta hauek herritarren botoak kontuan hartuta hautatuko du kartel irabazlea.