Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

70 musikari bilduko dira Ermuan bihar izango den Durangaldeko Txistulari Egunean

Kontzertua Cardenal Orbe plazan izango da, 13.00etan.
Kontzertua Cardenal Orbe plazan izango da, 13.00etan.

San Jose egunez, ohikoa denez, Durangaldeko Txistulari Eguna ospatuko dute eskualdeko txistulariek. 14 urteren ondoren Ermuan egingo dute aurten urteko ospakizun nagusia, azkenengoz 2002. urtean bertaratu baitziren.

61. edizioa burutuko duen ekitaldiak Ermua eta Jaizkaleko txistulariez gain, Txindurri dantza taldeko kideek, Ermuko Alboka musika eskolako Pixpillu abesbatza, Ermuko metal eta perkusio joleek, bertsolariek, eta abar bilduko ditu. Guztira 70 musikari eta dantzaritik gora izango dira partaideak.

Eguneko saio nagusia eguerdiko 13.00etan Cardenal Orbe plazan eskainiko den kontzertua izango da. Agerraldiko zuzendaria Enrike Montero, Eibarko bandako txistularia eta Ermuko musika eskolako txistu irakaslea, izango da.

Eguneko egitarauan doinu herrikoiak zein bestelakoak tartekatuko dira, guztira dozena bete pieza joko baitituzte.

Egitaraua

1.- Luzaideko dantzak…………………. Mold. T. Agirregomezkorta
2.- Boleroa………………………………… Mold. José Ig. Ansorena
3.- Polka Xumea
4.- Zirkoren sonatatxoa……………….. José Ig. Ansorena
5.- Happy Mallets………………………. Harm Evers/Juanma Saez
6.- Auspo jotzailearen ametsa………. Pepe Andoain
7.- Muskerraren baltsa……………….. Kepa Junkera/X. Zabala
8.- Hiru damatxo……………………….. José Ig. Ansorena
9.- Bertsolariak………………………….. Enrike Aranburu
10.- Hiru Itsas dioinu………………….. José Ig. Ansorena
11.- Kontrapas…………………………… X. Lete/Jagoba Astiazaran
12.- Biribilketen Potpourria………… Mold. Xabier Zabala

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados