Bizkaian Emakumeak Dantzari ekimenaren zazpigarren edizioa ospatuko da bihar, zapatuan, arratsaldeko 18:30ean hasita, Durangoko Andra Mari elizpean. Tronperri eta Txori Alai taldeek antolatutako ekitaldira 90 dantzari inguru batuko dira.
“Nesken dantzak erakustea eta merezi duten garrantzia ematea” helburu duen jaialdian talde antolatzaileak, Algortako Itxartu zein zehaztu gabe dagoen beste talderen bat bilduko dira.
Ekimenean eskainiko diren piezak “gutxienez orain dela 80 urte dantzatzen dira Durangaldean” eta “galtzeko arriskuan” daudela ohartarazi ondoren, zaindu behar direla nabarmendu dute.