Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Berriz ‘Nahi dudalako!’ kanpainara batu da, euskarazko ikasketak sustatzeko helburuarekin

DBH3 eta  DBH4 ikasten ari diren gazte berriztarrei eta horien gurasoei zuzendutako ‘Nahi dudalako!’ kanpainarekin bat egin du udalerriak, Bizkaiko beste 14 herrirekin eta 3 mankomunitaterekin batera. Ekimenaren helburu nagusia DBH euskaraz egin duten gazteek hortik aurrerako ikasketak ere euskaraz egitea da.

Erabaki hori hartzen laguntzeko, informazio zabala eskaintzen duen www.nahidudalako.eus webgunea da kanpainaren ardatza. Gune horretan “gazteek Batxilergoa zein Lanbide Heziketa euskaraz egiteko duten eskaintzaren berri zehatza jasoko dute”, adierazi dute Berrizko Udaletik.

Horrez gain, “Unibertsitateko eskaintza zein den ikusteko aukera ematen du webguneak eta horrekin batera, etorkizunera begira, izan ditzaketen hainbat zalantza argitzeko balioko die”.

Webgunean sartu eta bertan dagoen inkestan parte hartzen duten gazteek hainbat sari  irabazteko aukera izango dute; hola nola, iPad (8th generation) Wi-Fi, Homepod bozgoragailu inteligentea eta kultura eta kirol materiala erosteko 200 euroko opari txartela.

Hitzaldi sorta

Gune horretan eskaintzen den informazioaz gain, kanpainaren berri ematen duen diptikoa eta kanpainaren nondik  norakoak azaltzen dituen gutuna jaso dute etxean gazte eta guraso berriztarrek.

Horrekin batera gazteentzako hainbat hitzaldi ere antolatu dira. Saioetan, euskaraz ikastearen garrantzia nabarmendu eta www.nahidudalako.eus webgunean zer aurkituko duten azalduko zaie gazteei. Hitzaldiak, Xabi Hoo, Pello Reparaz, Egoitz Txurruka, Ane Guria eta Zuriñe Hidalgok emango dituzte eta solasaldietan hizkuntzak beraien bizimoduan izan duen garrantzia azaldu eta gazteak horren inguruan gogoeta egitera bultzatuko dituzte.

Alkarbidek, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak, koordinatu duen proiektu honetan, parte hartzen duten Durangaldeko udalerri bakarrak Berriz eta Elorrio dira. Gainontzekoak, Arrigorriaga, Basauri, Berango, Bilbo, Erandio, Etxebarri, Getxo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Zierbena eta Abanto-Zierbena udalerriak eta Enkarterriko, Txorierriko eta Uribe Kostako mankomunitateak dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados