Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Metaleko grebalari auziperatuek lankideen elkartasuna jaso dute

ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta CGT sindikatuek deituta, metaleko langileen elkarretaratzea egin da gaur 13:30etik 14: 00etara Gestamp Bizkaia enpresak Abadiñon dituen instalazioen aurrean.

Ekitaldiarekin, Microdeco eta Gestamp Bizkaiko enpresetako langileak diren Aitor eta Arkaitzi elkartasuna adierazi diote, urriaren 4an Bizkaiko Auzitegi Probintzialean izango duten epaiketaren aurrean.

Epaituak izango diren bi langileak 2019an egindako metal sektoreko greban parte hartu zuten.

Auziperatuei agintaritzaren aurkako atentatua leporatu diete eta Ertzaintzaren akusazio partikularretik 23 hilabeteko espetxe-zigorra eskatzen zaie. Gertatutakoa, “Ertzaintzak berak bilatutako eta bultzatutako liskar baten ondorioz” izan zen LABen arabera.

Lan-hitzarmena

2019an burututako grebak. metal arloko lan-hitzarmena eguneratzeko helburua zuen.  Izan ere, hitzarmen horrek “50.000 familiari baino gehiagori” eragiten dio eta “urteak zeramatzan izoztuta eta negoziazioa blokeatuta”, sindikatu soberanistaren esanetan.

“10 greba egun gogor” ondoren, “sektoreko hitzarmenaren baldintzak hobetuta” izateaz gain, soldata-igoeren, soldaten, lanaldien eta abarren “gutxieneko zoru bat” ezartzea lortu zen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados