Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Berdintasunerako IV. Planaren ebaluazioa egiten hasi dira Berrizen

Berrizko Udaleko Berdintasun Arloa, Berrizko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planaren ebaluazioa egiten hasi zen astelehenean, prozesu parte hartzaile baten bidez. Bigarren saioa datorren astelehenean egingo da, hilak 26an, eta hirugarrena urrian.

Lehenengo saioan azken urteetan eman diren aldaketa eta ekintzak identifikatu eta  berdintasunari dagokionean, udalerria non dagoen ezagutzeko aukera egon bazen, datorren asteleheneko lan-saioan “berdintasunerantz  urratsak emateko eta Berriz feministagoa egiteko” lanketa egingo dute partaideek.

Berrizko Kultur Etxean egongo den bigarren bilera hori 16:30etik 18:30era egingo da eta kolektiboen zein herritarren nahiak eta eskakizunak jasoko dira.

Urrian egingo den azken saioan, prozesu parte hartzaile honen emaitzak azalduko dira, aldaketarako lehentasunak zehazteko eta ekintza zehatzak jasotzeko asmoz.

Parte hartze saioetarako haurtzaindegi eta zaintza zerbitzua eskainiko da. Horretarako, aldez aurretik jakinarazi beharko da berdintasuna@berriz.eus edo 946824525 telefono zenbakian.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados