Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Udalak zuzenean kudeatuko du Plateruena eta martxoaren 3an jarriko du berriro martxan

Durangoko Udalak bere gain hartuko du Plateruena kafe antzokiaren kudeaketa eta 2023ko martxoaren 3an hasiko da “modu ofizialean Plateruena berriaren ibilbide berria”, Udal ordezkariek adierazi dutenez. Udalak, Maider Larrañaga aukeratu du Plateruenako arduradun.

Hala ere, 2020ko abenduan ateak itxi zituen aretoak, aurtengo Gabonetan hasiko da berriro martxan, “programazio xume eta herrikoia” antolatzen ari baitira Udal arduradunek herriko elkarte eta eragile ezberdinekin. Horren ostean, erritmoa aste batzuek jaitsiko da eta barne lanak zehaztuko dituzte.

Kudeaketa aldaketa garatzeko, 313.000 euroko diru-atala bideratu du Udalak 2023ko aurrekontuetatik, Ane Abanzabalegi eta Patxi Lakuntza zinegotziek aretoan bertan eskaini duten prentsaurrekoan adierazi dutenez.

Plateruenaren itxieraren ostean Udalak egindako diagnostikoaren ondorioz, bi kudeaketa eredu aztertu zituen: “kudeaketa lehiaketa publikora atera eta berau enpresa edo elkarte pribaturen baten esku uztea, ala Durangoko Udalak kultur eskaintzaren kudeaketa bere gain hartzea”, Abanzabalegi eta Lakuntzaren arabera.

Hiru oinarri

Gobernu Taldeak zuzeneko kudeaketaren aldeko apustua egin du, izan ere, “zerbitzu publikoak indartzeko hautua egin genuen gobernura heldu ginenean”. Gainera, “enpresa edo elkarte pribatu baten eskuetan uzteak”, ez zituen bermatzen Plateruena berriarentzat ezarritako hiru oinarriak, hau da, “Durangoren euskalduntzean laguntzea; herriko elkarte eta eragileei aterpea eskaintzea; eta euskal kulturgintzako sortzaileen plaza garrantzitsua izatea”.

Kudeaketa zuzena egingo den arren, udal ordezkariek ‘Kultur Mahaia’ elkargunea sortuko dute “herriko eragile ezberdinek parte hartu ahal izateko. Kultur Mahai horren helburua, haien iritzi eta eskaerak modu ahalik eta horizontalenean kudeatzea izango da”. Izan ere, “Plateruena moduko espazio batek erabilera asko izan ditzake eta durangar guztien iritziak ezagutu nahi ditugu”, Abanzabalegi, Lakuntza eta Larrañagaren esanetan.

EAJren salaketa

Durangoko Euzko Alderdi Jeltzaleak, “kudeaketa eredua alde bakarretik erabakitzea salatu du” kaleratutako prentsa oharrean. Gobernu taldeak hartutako erabakia, “udalbatzako gainerako kideekin eztabaidatu gabe eta inolako gardentasunik gabe” hartu dela kritikatzen dute.

“Gobernu-talde honek harritu egiten gaitu haren gardentasun eta informazio faltarekin”, Mikel Ortega EAJ-PNVko zinegotziak deitoratu zuenez. Izan ere, “gure eskaera eta ekarpenen erantzuna prentsan aurkitu dugu”.

Jeltzaleek “lankidetza publiko-pribatuko eredu baten aldeko apustua” berresten dute, ez dakitelako Gobernu Taldeak aukeratutako zuzeneko kudeaketa-ereduak “zer ekarriko dion Durangori eta Udalaren beraren kultura-jarduerari”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 1,25 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

12 Comentarios

  1. Argudio pobreak

    Ikusi genuen aurrekoekin gertatutakoa eta zuloa egin zen, baina gutxienez langileak ez ziren udaletxekoak eta ez ziren betirako geratu hiritarren gain, oraingoan gainera funtzionario bilakatuko dituzte eta ondo zein gaizki egin betirako geratuko dira. Aurrekoek gaizki egin zutela esanez egungoa ez da justifikatzen. Oraingoa justifikatzeko daukagun aurgudio bakarra hori da.

    Deja una Respuesta
  2. Ortzi

    Ez daukat ezer pertsona honen aurka, baina ondo legoke jakitea nola bideratu den izendaketa hau. Hatzamarrez, aurrekoak egingo luketen bezala?

    Deja una Respuesta
  3. Ortzi

    Todo tarde, mal, improvisando, para que parezca que han hecho algo. Ah, y despilfarrando un dinero que tan necesario sería para impulsar la actividad económica.

    Deja una Respuesta
  4. Euskal mafia

    Ez, ez da oposaketarik egongo. Etorri daitezke lehen ibili zirenak, CV batere gabe. Goi kargudun izateko jaioak. Zenbat hobeto isilik….aurreko kudeaketa pribatua durangar guztiok ordaindu genuen eta!
    Utzi egiten hauei eta gero egin berba

    Deja una Respuesta
    1. Marius

      Ba nire ustez, hau bai dela mafia. Inongo prestaketa barik eta inongo hautaketa prozesurik gabe, behatzarekin ipinitako pertsonak kudeatuko dute diru publikoa? Aurrekoak bezala, berdin berdin. Hau bai etsipena…

      Deja una Respuesta
  5. Mala gestión.

    Como el dinero es de los Duranguenses,es como decir ,que no fuera de nadie,no importa ,que la aventura vuelva a salir mal.
    Ya estamos nosotros, los Duranguenses, para que nos suban los impuestos y tapar agujeros,de este,nuestro ayuntamiento de Durango

    Deja una Respuesta
  6. Zalantza argituta

    Eta "Kultur Mahai" horren kidea izateko plazak betetzeko, publikoak izango direnez, oposaketak aterako dira? edo beraien lagunentzat izango dira? Orain arte ez zen ulertzen nora zihoan zergen igoeraren dirua, ORAIN BAI, ARGI GERATU DA!

    Deja una Respuesta
    1. Argi

      Bai. Argi dau dirua horretarako ta hiri linterna bat erosteko da. Iluminauuu

      Deja una Respuesta
  7. REALISTA

    Ademas con total tranquilidad, ya que si hacen el mismo agujero que la anterior vez, ya lo taparemos entre todos de nuevo!!
    haber cuantos enchufados tienen la suerte de entrar a trabajar en este nuevo chiringuito municipal.

    Deja una Respuesta
  8. Lander

    Sorte on Maider! Gogoratu lehengo akatsak eta ez errepikatu. Oso langillea zara eta zuk ahal dozula badakigu. Egurre!!!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados