Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Orekaren bila

durangoko-wikilariakErronkaz erronka, Durangoko wikilariok euskarazko wikipedian 2.700 emakumeren biografiak editatuta edo bistaratuta esango diogu agur 2022. urteari, pozarren.

Wikitaldea anitza da gurea. Gizon eta emakumez osatua. 2020an hasi ginen talde gisa. Andragunean batzen gara ostiralero eta aste bitartean etxetik ekiten diogu. Helburu nagusia Wikipedian dagoen genero arrakala murriztea da. Horretarako, emakume esanguratsuen biografiak sortzen ditugu edo beste hizkuntzetatik itzuli. Erreferenteen garrantzia edo erreferenterik ezaren gabezia hurbiletik ikusi dugunok motibazio berezia dugu honetan jarduteko.

Munduko wikipedia guztietan edo ezagutzen ditugun guztietan dago desoreka, Wikipedia guztietan dago genero-arrakala handia. Ehunekotan honelakoxea da emakumeen presentzia.

  • Errusiakoan %15,6
  • Italiakoan %16, 3
  • Poloniakoan %16,89
  • Alemaniakoan  %17
  • Frantziakoan %19
  • Espainiakoan %22,8
  • Euskal Wikipedian %24,5  (2017an %13 )

Urrun gaude helburutik, baina ibilitako bidea fruituak ematen ari da eta horrek jarraitzeko indarra ematen digu.

Urratsez urrats, herriko emakumeen biografiak editatzetik hasi ginen, gero eskualdekoak etorri ziren, ondoren Euskal Herrikoak eta gero mundu osokoak. Berezia izan zen lehena, Benita Uribarrena, orain dela 101 urte Durangon jaiotakoa. 4 hizkuntzatan dago haren biografia gaur egun (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta katalanez). Boni martxanteraren biografia sortzeak ere zirrara berezia eragin zigun, eta beste zenbatek! Kirolari profesionak izan ziren erraketistak, idazleak, historialariak, emaginak, maistrak, ekintzaileak, astronomoak, ipuin-kontalariak, artistak, zientzialariak… 

Aurrera begira wikilarion asmoa honetan jarraitzea da, harik eta arrakala desagertu arte. Aipatu behar da wikilari emakumeak gizonak baino askoz gutxiago garela. Nik animatu egin nahi nituzke emakumeak, andrak, honetan parte hartu dezaten. Atsegin handia sortzen du norberak jarritako aletxoa ikusteak, edo jakiteak eskoletan, aurkezpenetan, edo hedabideetan, agian, gure ekarpena erabilgarria izango dela.

Emakumeak bistaratzea eta orekak sortzen duen harmonia hori lortzea, handia da. Hurrengo erronka, 2023ko martxoaren 8an 3.000 emakumeren biografiak izatea euskarazko wikipedian. Erduzie orekaren bila!

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados