Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Dana Moya eta Miren Agur Meaberen saioarekin ospatuko dute Iurretan ‘Poesiaren eguna’

Martxoaren 21ean ospatzen den Poesiaren Nazioarteko Eguna dela eta, literatura mota horren inguruko ekitaldia prestatu dute Iurretako liburutegiko arduradunek. Aste horretako barikurako, hilak 24, prestatu duten saioko protagonistak Dana Moya kantaria eta Miren Agur Meabe idazlea izango dira.

Edizio honetako ardatza “euskal emakume sortzaileen lana” izango da, Ibarretxe kultur etxean dagoen zerbitzuko arduradunek andreen sorkuntza ezagutzera eman nahi dutelako.

‘Begiak zerumugan’ izenburua duen ekitaldiak, Meabek 2020an Elkar argitaletxearekin titulu berarekin kaleratutako lana izango du abiapuntu. Saioan bi diziplina uztartuko dira, musika eta poesia hain zuzen.

Moya eta Meaberen elkarlanetik sortutako ikuskizunak bidaia bat proposatzen du, begirada zerumugan jarrita.

Ekitaldira sartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik gonbidapena erreserbatzea, 946812726 telefonora deituta, mezua bidalita 688863796 WhatsApp zenbakira edo posta bidalita biblioteka@iurreta.eus helbide elektronikora.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados