Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

LGTBIQ+ Fobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin hasiko da Mallabiko Kultur Hamabostaldia

Gereako ur-jauziak ikusteko irteera egingo dute ekainaren 10ean.

Mallabiko Udalak udalerriko elkarteekin elkarlanean antolatutako Kultur Hamabostaldi oparoa iragarri du, gaur hasi eta ekainaren 11ra arte. Egitarauan, hitzaldiak, irteerak, tailerrak, Nekazaritza eta Artisautza Azoka, kirol jarduerak edo pilotari profesionalen eta afizionatuen txapelketak tartekatuko dira.

Ekitaldiak, gaur eguerdian eskolan eskainiko den Bulego taldearen kantu baten oinarritutako koreografiarekin abiatuko dira. Ekimen horrekin, eta arratsaldeko 19:00etan emango den film laburren hedapenarekin LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dute. Bihar, ‘Haurtzaroan sexu-abusuen prebentzioa’ri buruzko tailerra emango da Eskolan.

Zapatuan, Juankar Andres eta Fernando Garitagoitiak gidatutako irteera ornitologikoa abiatuko da 9:00etan; kale animazioa egongo da 18:000etatik aurrera Monstruos de la Universal konpainiaren eskutik eta ondoren gasta eta garagardoa dastatzeko aukera egongo da.

‘Mallabitarrok egina’

Datorren asteko martitzenerako, eta maiatzaren 31rako eta ekainaren 7rako, Arteterapia saioak antolatu dira. Zapaturako, hilak 27, ‘Mallabitarrok egina’ irteeraren VIII. edizio prestatu dute, eta 10:00etan abiatuta Mallabiko udal ortuen ezaugarriak ezagutzeaz gain, Longa auzoak gordetzen dituen ‘altxor’ historikoak ezagutzeko aukera izango da. 13:30ak aldera bazkari autogestionatua egingo dute Trabaku Goikon. Arratsaldean, briska txapelketa eta herri kirol erakustaldia egongo dira.

Maiatzaren 29an ‘Kolesterola’ri buruzko hitzaldia emango du Maite Gonzalez osteopatak, eta jubilatuen txokolatada egongo da.

Ekainaren 1ean, Menditour Film Festivaleko ‘Agur Artzai’, ‘Adrenaline Sucks’, ‘Not Alone’, ‘Creation Theory’ dokumentalak emango dira, eta hurrengo bi egunetan olinpiadak egingo dituzte eskolan. Barikuan, gainera, ‘Gure gorputzetara hurbilduz: hilekoaren osasuna’ hitzaldia egongo da, eta hurrengo egunean Mendibil abesbatzak eta Zornotzako Dizrdira ahots taldeak Udaberriko kontzertuak ekimeneko saioa eskainiko dute.

Biharko Izarrak eta Bizkaia Torneoa

Pilotari profesionalak eta afizionatuak partaidetza azpimarragarria izango dute aurtengo Kultur Hamabostaldian. Izan ere, Biharko Izarrak afizionatuen txapelketa ospetsuaren partiduak maiatzaren 18an eta 25ean jokatuko dira; ekainaren 1ean finalerdiak izango dira eta finala ekainaren 9an.

Bizkaia Torneoaren partidak ekainaren 3an jokatuko dira, 17:15etatik aurrera. Txapelketa horretan lehiatzen diren pilotari profesionalek lau t’erdiko, binakako eta buruz buruko norgehiagokak jokatuko dituzte.

Ekainaren 10ean ere, Mallabia I pilota taldeak antolatutako pilota partidak egongo dira.

Urtero antolatzen den Nekazaritza eta Artisautza Azoka, ekaineko lehenengo domekan egingo dute, eta eguerdian, Gazte Alai dantza taldearen ekitaldia egongo da.

Aurtengo Kultur Hamabostaldia, ekainaren 9rako prestatu duten denboraldi amaierako jaiarekin; hurrengo egunean egingo den Gereako ur-jauziak ikusteko irteerarekin, bazkari autogestionatuarekin eta ‘Sofocos’ antzezlanaren emanaldiarekin; eta domekan egongo den bizikleta zaharren eta berrien erakustaldiarekin borobilduko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados