Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

“Idaztea betidanik gustatu izan zait, baina ez dut diziplinarik”

marta-goikoetxea-martxanterak
Marta Goikoetxea.

Alaia, 10 urteko neskatoa, Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako ‘Martxanterak’ ipuinaren protagonista da, nahiz eta Boni Macarrón, Durangoko azken martxantera, lanaren ardatza izan. Testua Marta Goikoetxea zornotzarrak sortu du eta ilustrazioak Durangon bizi den Iñaki Landak egin ditu.

-Zer kontatzen da ‘Martxanterak’ ipuinean?
-10 urte dituen Alaia neskatoa eta bere familia dira ipuinaren protagonistak. Neskatoa pozik dago, laster bere amaren urtebetetze eguna izango delako, baina era berean arduratuta dago, ez duelako ez oparirik, ez marrazkirik, ez ezer amari emateko. Opari berezi bat aurkitu nahi du eta bide horretan Boni martxanteraren laguntza izango du.

-Bizkaiko Foru Aldundiaren ipuin bildumaren helburua herrialdeko pertsonaia ezagun, tradizional edo folklorikoak ezagutaraztea da. Nola otu zitzaizun martxanterei buruzko ipuina idaztea?
-Otsailean deitu zidaten Aldunditik, eta ipuina idaztea proposatu zidaten. ‘Ipuinak’ deituriko bilduma ezagutzen nuen; bertan Bizkaiko herriren bateko pertsonaia ezagunak agertzen dira. Aldez aurretik argitaratutako sei liburukien protagonistak Gargantua, Marijaia, Erraldoiak, Basauriko eskarabillera, Santurtziko sardinerak eta zirgariak dira. Aurten, martxanterak aukeratu dituzte, omenaldia egiteko eta eurek egindako lana oroitzeko eta omentzeko.

-Nondik heldu zenion Durangon hain ezaguna den pertsona baten inguruko ipuina gauzatzeko?
-Durangon 2021ean egin zen omenaldiko protagonista Boni izan zen eta bera aukeratu nuen ipuinean agertzeko, nahiz eta protagonista Alaia neskatoa izan. Boni bistaz besterik ez nuen ezagutzen, eta omenaldiaren inguruko erreportajeak eta albisteak bilatzen hasi nintzen. Andra Mariko elizpean dagoen irudia ikusi nuenean (Arantza Orbegozo artistak egindakoa) konturatu nintzen gozokiez gain zenbait jostailu agertzen zirela, tarteko oso deigarria egin zitzaidan diabolo urdin bat. Jostailu hori asko gustatzen zait txikitatik, eta berehala erabaki nuen zer kontatu nahi nuen.

Ipuinean, Boniren semeak bere amaren bizitzari buruz kontatu zituen zenbait pasarte ere sartu nituen. Batek bereziki harritu ninduen: ume bat galtzen zenean Udaltzainek Boniren postuan uzten zuten umea, gero gurasoak bertara joaten zirelako umearen bila. Banekien oso emakume herrikoia zela eta samurtasun hori islatu nahi nuen.

-‘Martxanterak’ liburukian zuk idatzitako testua eta Iñaki Landaren ilustrazioak batzen dira. Nolakoa izan da argitalpena sortzeko prozesua?
-Esan beharra daukat Iñakik hogei bat ilustrazio egin dituela. Zoragarriak dira. Iñakik egin dituen marrazkiak, testua irakurri ondoren sortu ditu. Ez ditugu elkarlanean sortu, nik ez diot inongo argibiderik eman, baina egin dituen irudiak nik neure buruan nituenak baino askoz ere politagoak sortu ditu. Detaile guztiak jaso ditu, eta irudiak ikusi nituenean negarrez hasi nintzen pozez. Oso lan polita gelditu da, benetan.

Hiru hizkuntzatan

-Ipuina euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratuta dago. Berdin-berdinak dira hirurak?
-Jatorrizko ipuina euskaraz idatzi nuen. Gero, nik neuk itzuli nuen gaztelerara, eta gero Aldundiko itzultzaileek ingelesera itzuli zuten. Itzulpenak ez dira hitzez-hitz egin, baina istorio bera da eta saiatu naiz hitz kopuru berbera egiten, orri bakoitza hiru zutabetan banatuta dagoelako eta egitura aldetik oso antzekoak izan behar direlako.

-Zer-nolako harrera izan zuen Bilboko Liburu Azokan egindako aurkezpenak?
-Oso ona. Kriston arrakasta izan genuen. Ez nuen espero holakorik. Ekainaren 9an, eguerdian, aurkezpen ekitaldia egin genuen, Iñaki Landa ilustratzaileak, bilduma koordinatzen duen Alex Oviedok eta ni neuk, eta oso harrera ona izan genuen. Gero, zapatuan eta domekan ere egon ginen eta hiru egunetan eraman genituen 40 liburukiak saldu genituen. Alerik gabe geratu ginen.

-Euskarazko klaseak ematen dituen kazetaria zara. Literatura munduan jarrai­tzeko asmoa duzu?
-Idaztea betidanik gustatu izan zait. Ikastaroetan ibili naiz, baina egia da ez dudala diziplinarik. Noizbehinka ideiaren bat bururatzen zait eta idazten jartzen naiz, baina ez dut argitaratzen ezta lehiaketetan parte hartzen. Hala ere, 2016an Euskal Trenbide Sarea (ETS) literatur lehiaketan parte hartu nuen eta ‘Pétalos rotos’ ipuina hautatua izan zen; eta Barakaldon egiten den euskarazko mikro-ipuinen lehiaketan 3. saria jaso dut aurten eta iaz finalista geratu nintzen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados