Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

“Niretzat, triatloiaren esentzia, kirola egitea eta lagun artean disfrutatzea da”

mugarra-txupinazo-sanfaustos-2023
Paul Bereziartuak, Lide Azuetak, Jone Aizpuruak eta Iñigo Iraurgik emango diote hasiera 2023ko San Fausto jaiei.
Jone Aizpurua.

Mugarra Triatloi Taldeak datorren urtean ospatuko duen 20. urteurrenaren ekitaldiak hasiko ditu gaur. Izan ere, talde horretako lau kidek piztuko dute San Fausto jaietako txupinazoa. Euretako bat, Jone Aizpurua, gainera, 2023ko Durango sarietarako aurre-izendatu dute gainera.

-Taldeko lau kide azalduko zarete datorren eguenean Udaletxeko balkoian jaiei hasiera emateko ekitaldian. Nortzuk izango zarete?
-Iñigo Iraurgi, Paul Bereziartua, Lide Azueta eta neu egongo gara pregoian eta txupinazoan, baina gero Mugarra Triatloi Taldeko bost presidenteak ere azalduko dira: Serafin Bereziartua ‘Txela’, Beñat López, Elena Asenjo, Manolo Gonzalez eta Josu Barrutia.

-Zelan egin zenuten aukeraketa?
-Taldekideon artean aukeratu gaituzte. Iñigok, atze aldean egin duen lan guztia eta hainbat lekutan egin duen lan guztia aitortu beharra ikusten genuen. Lide eta Paul erreferentziazko kirolariak izateaz gain triatloi eskolako monitoreak dira, eta Paul Munduko txapelduna da. Nire kasuan, 18 urte daramazkit Mugarran, orain juntako kidea naiz, kirola eta triatloia egitea eta taldearen filosofia oso barneratuta dudalako.

-Laukote horretan taldea sortu zuen Serafin Bereziartua ‘Txela’ren falta da, ezta?
-Bai, zalantza barik. Nik ere egon behar zuela uste nuen, bera izan zelako Mugarra Tria­tloi Taldea sortu zuena. Baina berak uste zuen publikoki larregi azaltzen dela. Hala ere balkoian egongo da beste presidenteekin batera eta lau txupineroekin.

-Zehaztuta duzue pregoian esango duzuena?
-Laburra izango dela aurreratu dezakegu. Asmoa da jendeak jai giro sanoan gozatzea eta guztiak errespetatzea. Eskerrak eman nahi dizkiegu Durangori eta durangarrei gutaz gogoratzeagatik. Guretzat, hautatuak izatea egiten dugun lana aitortzea da, horregatik egiten ez badugu ere.

-Kirolaria izanik, San Fausto jaietan parrandarako aukerarik izango duzu?
-Denetik egin behar da eta ni nahiko parranda zalea izan naiz. Bizitza ez da bakarrik kirola egitea edo parrandan ibiltzea. San Faustoetan, sarritan, kanpoan egoten naiz eta iaz, esaterako, jaietako bi asteburuetan triatloi entrenatzailearen bigarren maila ateratzen ibili nintzen. Nire koadrilakoak sukalki edo tortila txapelketara apuntatzen dira, eta aurten, uste dut sari banaketan egon beharko dugula. Konpromisoak izango ditugu baina disfrutatzeko denbora ere bai.

-Zein da jaietan gogokoen duzun ekitaldia?
-Triatloian hasi aurretik, nik eskalada egiten nuen eta sasoi hartan Ourdaybik Mañaria errekaren jaitsiera antolatzen zuen. Ekitaldi horretan erreka garbiketa egiten zen, eta ez dakit izaera horren esentzia galdu ez duen… Asko gogoratzen naiz ekitaldi horretaz. Aurten parrandaren bat egingo dut, adibidez mozorro egunean.

-Zu, gainera, 2023ko Durango sarietarako aurre-hautatua izan zara. Horregatik ere pozik, ezta?
-Pozik, azken finean, errekonozimendu bat delako eta hori oso polita da. Ez nekien ezer hautatuen izenak ezagutzera eman ziren bezpera arte. Nik piszinan egiten dut lan eta bertako ikasle batek apuntatu nau. Egiten dudan lana ez dut aitorpenagatik egiten, baina aurre-aukeratua izatea pozgarria da.

-Sari horiekin “egindako lanaren aintzatespen publikoa” egin nahi du Udalak. Zuretzat zein da izan duzun lorpen azpimarragarriena? Agian, Eivissan aurten jokatu den kirol anitzeko Munduko txapelketan lortu duzun zilarrezko domina?
-Ez dakit. Iaz, Bilbon, Europako txapeldun ordea izan nintzen eta oso polita izan zen. Aurten, Eivissakoa lortu dut, eta lagun talde bat joan ginen, bi autokarabanatan. Bertan, Paulek Munduko txapelketa lortu zuen; ni txapeldunordea izan nintzen; ‘Txela’ ia ia hirugarren izan zen bere adin tartean… Eguraldi oso ona egin zigun, kirola egin genuen eta lagun artean disfrutatu genuen… Niretzat, triatloiaren esentzia hori da, kirola egitea eta lagun artean disfrutatzea.

-Txupinazoarekin 20. urteurrenaren ospakizunak hasiko dituzue, ezta?
-Bai, horrela esan dezakegu. Datorren urtera begira gauza batzuk pentsatzen gabiltza. Festa bat egin nahi dugu tria­tloi bat antolatuz: Lekeition uger egin, 40 kilometro bizikletan Durangoraino eta herrian zehar 10 kilometro korrikan egitea… Oraindik idea bat besterik ez da, eta oso konplikatua da trafiko arazoengatik eta abar.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados