Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Etxe: “Zuzenekoetarako bideratu nahi izan dut diskoa”

Etxe: “Zuzenekoetarako bideratu nahi izan dut diskoa”

Bigarren diskoa kaleratu berri du Iñaki Etxezarraga “Etxe” kantari berriztarrak. Aurrekoak baino rock kutsu handiagoa dute bereziki zuzenekoetarako egin dituen abestiek. Musikari ezagunen laguntza izan du Etxek, Anje Duhalde eta Roberto Mosorena.

Eskutik helduta berarekin joateko gonbidapena egiten die Iñaki Etxezarraga ???Etxe??? musikariak, ???niri gustatzen zait diskoaren izenburuarekin jendearekin jolastea???. Bere ibilbideko bigarren disko luzea da ‘Heldu eskutik??? (Baga Biga, 2009), aurretik ???Zatoz nirekin??? (2005) maketa eta ???Bidea eginez??? (Oihuka, 2007) diskoa kaleratu zituen.

Aurreko lan horietakoak baino kantu biziagoak eta rockeroagoak dira ???Heldu eskutik??? diskokoak, ???aldaketa handirik ez dago, eboluzio bat da???, dio Etxek, ???zuzenekoetarako gehiago bideratu nahi izan dut diskoa eta lan rockeroago bat egin???.

Maitasun asko dago diskoko 11 abestietan, ???baina maitasuna era desberdinetara adierazita, oso hitz zabala delako, maitasuna familiari, herriari, musikari …”. Gaiei dagokienez berriz,  gai orokorrak daudela dio Etxek, adibidez, arraza beltzeko jendearen eskubideen aldeko kanta bat zein Mikel Laboari eskainitako beste bat, ???Hutsune bat bihotzean???. ???Justu diskoa prestatzen ari nintzela izan nuen bere heriotzaren berri eta erabaki nuen hasieratik kantu bat egin behar niola hurrengo diskoan eta horregatik sartu dut???, gogoratu du Etxek.

Abesti horietatik bat nabarmentzekotan irailean zendu zen anaiari eskainitakoa du kuttunena Berrizko musikariak, ???Bakarrik sentitzen naiz??? izenekoa.

Iazko abenduan hasi ziren ???Heldu eskutik??? diskoko kantak prestatzen, ???apirilean sartu ginen lokalera entsaiatzera, uztailean sartu grabatzen eta urrian amaitu dugu diskoa. Hamar hilabeteko lana egon da atzetik eta gustura egindako lana izan da, baina nekagarria eta luzea???, argitu du Etxek. Pazientziarekin lan egin nahi izan duela gaineratu du. Berrizko Estoldetan estudioan grabatu dute eta Jon Olabarriaga izan da teknikaria.

Anje Duhalde eta Zarama taldeko Roberto Moso musikarien kolaborazioa izan du Etxek. ???Lurralde bakarra??? abestian ???elkarrizketa bat egin nahi nuen Iparraldearen eta Hegoaldearen artean eta Anje Duhalderi parte hartzeko eskatu nion eta berak oso gustura hartu zuen???. ???Ametsak betetzen??? kantan berriz, Roberto Moso Zaramako abeslaria izan du lagun, ???niretzako Zarama oso talde kuttuna izan da eta eszenategietara bueltatu zirenean berari komentatzea erabaki neban eta baiezkoa eman zidan eta berarekin aurrera???, azaldu du pozik berriztarrak.

Diskoaren aurkezpenean buru-belarri dabil sartuta Etxe, Durangoko Azoka ere izan da, ???zaleekin egoteko aukera aparta??? da berarentzat eta salmentei begira ere garrantzitsua dela baieztatu du. Gainera, Azokako Ahotsenea gunean kontzertu akustikoa eskaini zuen. Datozen hilabeteetan astebururo ditu kontzertuak eta taldearekin batera taularatuko da: Lander Petralanda (bateria), Christian Martin (baxua) eta oraingo diskorako Andoni Dominguez (gitarra).

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados