Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

URA agentziak Mallabiko saneamendua sare orokorrera lotzeko obrak lizitatu ditu

URA-Uraren Euskal Agentziak Mallabiko herriguneko eta Goitondo industrialdeko hondakin-urak Ermuko saneamenduko hodi biltzailera lotzeko obrak lizitatu ditu, 3,8 milioi eurotan. Lanak 15 hilabeteko epean gauzatu behar dira.

Jarduera horren bidez, hondakin-urak Ermuko saneamenduko hodi biltzailearekin lotuko dira eta ondoren Apraizko HUAra bideratuko dira.

Egitasmoak jarraipena emate dio faseka egiten ari den Debabarreneko saneamendurako obra multzo bati.

Lizitatuko lanei esker, Mallabitik Ermuko herrigunera doazen hondakin-urak garraiatzeko kolektoreak eraiki ahal izango dira. Kolektore horietan Goitondoko industrialdeko zein Mallabiko herriguneko hondakin-urak jasoko dira, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Eibarren kudeatzen duen Apraizko araztegiraino bideratuko dira. Bidean, gainera, Zaldibarko isurketak jasoko dira.

Jarduketa horri esker, “Egora iristen den karga kutsatzailea murriztu ahal izango da, eta, horrela, hiri-presio handia jasaten duen ibai baten egoera ekologiko ona berreskuratzea ahalbidetuko duten baldintzak sustatuko dira”, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikitako agentziatik adierazi dutenez.

Egingo diren lanak, URAk, Gipuzkoako Ur Partzuergoak, Mallabiko Udalak eta Ermuko Udalak ‘Mallabiko eta Ermuko saneamendua eraikitzeko proiektua’ri dagozkion jarduketak gauzatzen laguntzeko sinatu berri duten hitzarmenaren barruan sartzen dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados