Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Apirilaren 22tik 28ra egingo den ‘Euskaldunon Harrotze Astea’ deitu du Euskal Herrian Euskarazek

Apirilaren 22tik 29ra Euskal Herrian Euskaraz erakundeak deitutako ‘Euskaldunon Harrotze Astea’n elkarretaratzeak, kultur ekitaldiak, muralak, kalejirak, ekintza sinbolikoak eta bestelakoak egingo dira Euskal Herriko hainbat tokitan, baita sare sozialetan ere. Durangon ‘kalejira aldarrikatzailea’ egingo dute 26an.

EHEk atzo arratsaldean San Agustin kultur gunean egin zuen aurkezpenean adierazi zuenez, aste beteko ekimenekin kaleak berreskuratu nahi dituzte, “euskararen aldeko borrokak (ber)pizteko; euskaldunon kontzientziak astintzeko, euskara eta euskaldunon aurkako zapalkuntzaren arduradunak eta konplizeak seinalatzeko; Euskal Herria euskalduna aldarrikatzeko; edota euskararen errepublikaren beharra sozializatzeko”, besteak beste.

‘Euskaldunon Harrotze Asteak’ jarraipena eman nahi dio EHEk aurreko urteetan antolatutako ‘Ezabaketa eguna’ bezalako ekimenei. Orain ere, ezabaketak egingo dira pegatinak itsatsita, edo afixak kendu edo jarri egingo dituzte.

Bestelako ekintzak ere iragartzen dituzte: elkarretaratzeak, baterajotzeak, paroak, desfile musikatuak, performanceak, egoitzak okupatzea edo bertatik pankartak zintzilikatzea. Kultur ekitaldiak, kirol txapelketak edota eremu digitalean egindako ekintzak ere aurreikusten dituzte.

Gainera, banatuko dituzten txostenetan leku desberdinetan egin daitezkeen hainbat ideia ematen dituzte. Izan ere, lagungarri izan daitezken gidak, pankarta ereduak, kartelak, pegatinak edo txantiloiak bezalako materiala prestatu dute.

Kalejira Durangon

Apirilaren 26an, 18:00etan hasita, kalejira aldarrikatzailea egingo dute Durangon zehar, Osakidetzako anbulatorioa, epaitegia edo euskararen presentzia urria den administrazio-bulegoak seinalatzeko eta euskararen inguruko aldarrikapen ezberdinak egiteko.

Euskal Herriko hainbat tokitan ere egingo dira ekitaldiak. 23an euskara ofiziala izan dadila aldarrikatuko dute Nafarroa Beherean nahiz Garaian; 24an manifestazio/desfilea edingo dute Bilboko espaloietan; 25ean hezkuntza euskalduna aldarrikatuko dute Beskoitzen; 26an euskararen eta euskaldunon erasotzaileak seinalatuko dituzte Donostian, besteak beste.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados