Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi
Amorebieta-Etxanoko Udala

Sociedad Artístico Cultural Zornozak ‘Zintzilik’ lehiaketarako izen-ematea ireki du

Amorebieta-Etxanoko Sociedad Artístico Cultural Zornoza elkarteak Enrike Renteria pintura lehiaketaren XXVI. edizioa burutuko du ekainean eta uztailean, aurten ere bi modalitate izango baitira: zintzilik eta aire zabalekoa, hurrenez hurren.

Zintzilik lehiaketarako izen-ematea zabalik dago Zelaieta Zentroan (Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano. 946300650 telefonoa) eta leku horretan eskuratu daitezke artelanak gauzatzeko lonetak. Artelana, eguraldiari aurre egiteko gai izango den 1,30 x 1,50 m-ko loneta-oihalean egingo da, izan ere, zintzilik artelanak Amorebieta-Etxanoko hiriguneko balkoietan eskegita egongo dira.

Parte hartzen duten artistek ekainaren 14ra arte aurkez ditzakete euren sorkuntzak.

Sociedad Artístico Cultural Zornoza elkarteak 500, 300 eta 200 euroko sariak banatuko ditu lehen hiru sarituen artean. Gainera, publikoak gogokoen duen artelana bozkatu ahal izango du uztailaren 2an, 3n eta 4an Zelaieta zentroan jarriko diren hautestontzietan, eta boto gehien jasotzen duen sorkuntzak 150 euroko saria eskuratuko du.

Aire zabalean

Aire zabaleko pintura lehiaketa uztailaren 7an egingo da eta bertan parte hartzeko beharrezkoa da oihalak zigilatzea egunean bertan Zelaieta zentroko harreran 9:00etatik 11:00etara. Izen-ematea egun horretan bertan aurrez aurre edo saczornoza@gmail.com helbidera emaila bidalita ere egin liteke.

Lanak Amorebieta-Etxanoko hiri-ingurunean egin behar dira, eta pinturaren arrazoiak adierazitako inguruan daudenak izango dira. Markatutako eremuan pintatu beharko da, nahitaez. Hala ere, teknika eta oihalaren neurriak artista bakoitzak aukeratutakoak izan daitezke eta lehiaketa egunean entregatu behar dira 16:00etatik 17:00etara.

Epaimahaia aukeratutako sei lan onenak 500, 400, 300, 250, 200 eta 150 euroko sariak eskuratuko dituzte. Gainera, herriko obra onenak, bestelako saririk ez badu, 150 euro jasoko ditu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados