Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Bvrns Academy Durango
Soinua Durango

Atxondoko Udalak kutsakorra den fibrozementuzko uralita multzoa erretiratu du erreka ondotik

Herritar batek emandako abisuari kasu eginda, Atxondoko Udalak fibrozementuzko uralita multzo bat aurkitu zuen abuztuan, Arrazola errekaren inguruan. Ondoren, material kutsakorretan espezializatutako enpresa bat kontratatu zuen, uralita multzoa erretiratzeko eta behar moduko trataera emateko.

Fibrozementuzko uralitak osasunarentzako oso kaltegarriak diren elementuak ditu, amiantoa kasu. Ingurugirorako ere oso kutsakorrak dira, bereziki elementu horiek errekako urarekin nahastu daitezkeenean.

Ildo horretatik, udal arduradunek “erantzukizunez jokatzera” deitu dituzte herritarrak. “Horrelako material kutsakorrak ezin dira edonon bota. Espezializatutako enpresa batek kudeatu behar ditu. Hori egitea herritar bakoitzaren ardura da, eta ez udalarena”, ohartarazi dute udal arduradunek.

Bestetik, udaletik praktika txarren kontra egiteko “borondate irmoa” erakutsi dute. “Ez dira jokabide onargarriak. Herritarren ongizateari eragiten dioten praktikak salatzen eta haien kontra egiten jarraituko dugu”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados