Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Iurretako Udala
Soinua Durango

‘Iurreta Askatu’ dokumentala ikusgai San Migel jaietan

Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegiko ikus-entzunezkoak ezagutzera emateko ekitalditxoa antolatu du Gerediaga Elkarteak Iurretako jai batzordearekin batera. Horretarako, gaur,  irailak 30, arratsaldeko 19:30ean, Goiuria Kultur Gunean, orduerdiko emanaldia prestatu dute.

Ikus-entzunezko bi emango dira: ‘Iurreta Askatu’ (Juanjo López, 1985) eta 1987ko San Migel jaietako irudien aukeraketa bat.

Funts berriak

Apurka-apurka, Durangaldeko ikus-entzunezkoen biltegirako ikusentzunezko gehiago eskuratzen ari gara. Dagoeneko izenburu berriak sareratu ditugu.

Tartean, Iban Gorritik kazetari durangarrak ekoiztutako ikus-entzunezko laburrak. Garaia atarian erakusgai jartzeko honako sei dokumental-labur utzi dizkigu: “Kantatzen ez duen herria herri hila da”, “Oroitzapenak (Acordes para la memoria) (Amorebieta-Etxano)”, “Durango 1937”, “Últimas mujeres supervivientes”, “Bajo el árbol de Gernika” eta “31 VIDAS · El homenaje”

IKB (Informazioa Komunikazioa Bideoz) ekoiztetxe elorriarrak ere bere ikus-entzunezko funtsa utzi du Gerediaga Elkartearen esku. Mila bat artxibo jaso ditugu. Irudi gehienak, Elorrion grabatutakoak dira, baina badira eskualdeko beste herri batzuetan egindako grabaketak eta muntaiak. Besteak beste, lanean artean daude “Elorrio, amodio kanta” bideo promozionala, Otxandioko Astikurutz elurtegiari buruz “Orbelaren soinua” dokumentala eta Elorrioko Lagun Toki elkartearen enkarguz bere 50.

Urteurrena ospatzeko egindako dokumentala. Kasu honetan, Garaia biltegin titulu bakar batzuk daude. Gainontzekoak, landu ahala igoko ditugu.

IKB ekoiztetxea Xabier Iñarrairaegi Solozabalek eta Karlos Eriz Arandok sortu zuten 1994an. Publizitatea, dokumentalak, bideoklipak ekoiztu izan dituzte eta enpresa zein instituzioetarako artxibo lana egin dituzte. 2015ean enpresa ixteko erabakia hartu zuten. 20 urteetako materiala orain, Gerediaga Elkartearen artxiboaren esku utzi dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados