Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi
Mangamore

Durangaldeko sortzaileek doan parte hartu dezakete Azokan

Durangoko Azokan parte hartzeko izena ematea itxita badago ere, Durangaldeko sortzaileek oraindik aukera daukate, doan, “Durangaldeko argitalpenak” erakusmahaian izena emateko.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren babesarekin, Durangoko Azokan Gerediaga Elkarteak Durangaldeko argitalpenentzat erakusmahai bi atontzen ditu. Bertan, eskualdeko sortzaileek euren lanak erakusgai edo salgai jartzeko aukera daukate ezelango gainkostu gabe.

Stand komun honetan, helbide fiskala Durangaldeko udalerriren batean duten sortzaileek, enpresek (argitaletxeek, disko etxeek, ekoizpen enpresek, banatzaileek), elkarteek edo erakunde ofizialen edo beste erakunde batzuen argitalpen zerbitzuek hartu ahal izango dute parte.

Azokara dakarren lana urtekoa bada, nobedadeen katalogorako fitxa bete beharko du. Gainera, beste edozein partaidek bezala, erakusmahaian sinatzen egoteko aukera izango du eta azokaren gune ezberdinetan bere lanaren aurkezpena ere proposatu ahalko du.

Bere partehartzea doakoa izango da eta salmenten %100 eskuratuko du azoka amaitzean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados