Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi
Amorebieta-Etxanoko Udala
JESUITAK DURANGO

Ongi etorri Batxilergora! Zuen etxean zaudete!

2024-2025 ikasturteari hasiera eman berri diogu egunotan. Lagun zaharrak agurtzeko irrika, ikaskide berriak ezagutzeko jakin mina, batzuen urduritasunak eta beste batzuen algarak, gure ikastetxeko jolastoki, zelai, pasabide eta gelak burrundara eta mugimenduz bete zaizkigu.

Egun bereziak dira hasierakoak, bereziak bezain garrantzitsuak hezkuntza elkartea osatzen dugun irakasle, guraso eta bereziki ikasleontzat. Ikasturte berriak erronka zein itxaropen, zalan­tzak, ardurak eta askotan beldurrak ere dakartza tartean. Eta horregatik deritzogu berebiziko garrantzia dutela neska–mutilak eskolaratzen direneko hasierako egun hauek tentu eta mimo handiz prestatzea.

Aurten ere 30 inguru izan dira DBH eta BATX-era etorri diren ikasle berriak, Durangaldekoak gehienak. Neska-mutil hauek eskolan gustura egokitu daitezen momentura arteko taldekatzeak birmoldatu behar izan ditugu eta talde berriak osatu. Hori dela eta, kurtsoko jarduera arruntaz hasi aurretik IKKI (Ikasteko Kooperatu/kooperatzen ikasi) programaz baliatu gara ikasgeletako talde berriak kohesionatzeko, taldean lan egiteko prestatzeko, kooperaziorako jarrera hartu dezaten eta pixkanaka ikasketa komunitate txiki bat bilaka daitezen.

Ez da txikia gure buruari jarritako erronka, ikasketa komunitate txikiak sortzea gure ikasgela guztietan. Horretarako honako urrats hauek lantzea ezinbestekoa ikusten dugu:

  • Ikasgelako ikasle guztien parte-hartzea sustatu eta har­tzen diren erabakien partaide bihurtu.
  • Elkar ezagutu eta harreman positiboak eta laguntasunekoak landu talde txiki zein handia osatzen duten ikasleen artean.
  • Elkar ezagutu eta harreman positiboak eta laguntasunekoak landu ikasle guztien artean, duten gaitasun edo jatorriari erreparatu gabe, hori aberasgarria gerta baitaiteke.
  • Taldean lan egiteko gogoa eta talde-lana egungo gizartearen­tzat garrantzitsutzat eta lan indibiduala baino eraginkorragotzat jotzea.
  • Elkartasunerako, elkarri lagun­tzeko, desberdintasunengatiko errespeturako eta elkarbizi­tzarako gogoa piztu eta sustatu.

Lehen astea eman dugu harrera egunetarako dinamikak lantzen. Ikasleen tutore eta irakasleen elkar ekintzari esker hainbat izan dira egindako jolas, erronka eta irteerak. Norbaitek pentsa lezake eskolara horrela hastea denbora galtzea dela. Guk kontrakoa deritzogu.

Egun hauetan jartzen baititugu sustraiak taldea osa­tzen duten ikasle horiengana era pertsonalizatuan hurbildu ahal izateko, ikasleek beraien autonomia edo beregaintasunean sinets dezaten eta garran­tzitsuena: Gurean ez du irakasleak bakarrik irakasten, Jesuitak ikastetxean Ikasle eta irakasleok elkarri irakasten diogu. Elkarrekin eta elkarrengandik ikasten dugu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados