Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Jazz-Blues jaialdia hasiko da asteburu honetan Elorrion

Broken Salad (argazkia: Sayuri Ramirez).

Hilaren 15ean, ostirala, emango dio hasiera Arriolako 35. Jazz Blues jaialdiak. 20:00etan igoko da Ateneoko oholtzara Hilario Rodeiro galiziarra buru duen taldea. Nazioartean prestigio handiko musikaria, ‘Pausa’ lana aurkeztera etorriko da.

Albuma 2024ko ekainean argitaratu zen, eta denborari eta uneei buruzko hausnarketan erabat txertatutako obra bat jasotzen du. Konposizioak emozio sakon eta zintzo batetik abiatzen dira obran entzuten diren melodia eta testura bakoitzean, aukeratutako etenaldi bakoitzaren esentzia harrapatzen saiatuz.

Hurrengo egunean, 22:00etan, Italiako gitarrista batek joko du, Enrico Crivellarok. Bera ere errespetu handiko figura bihurtu da nazioarteko eszenatokietan, besteak beste, bluesarekiko sentimendu indartsua erakusten duelako. Jazza, swinga, zydecoa, countrya, gospela ere ondo baino hobeto menperatzen ditu.

Azaroaren 23an, 22:00etan, euskal musikariak tartean dauden La Blues Company taldea entzuteko aukera izango dute blues-zalerik amorratuenek. Ñaco Goñi harmonizista historikoa, Paul San Martin pianojolea, Edu Bighands eta Fernando Beiztegui gitarristak eta abeslariak, eta Martí Elías bateria-jolea daude proiektu honen atzean.

Tokiko musikariak

Broken Salad-en ere tokiko musikariak batzen dira. Hip-hopa eta New Orleanseko brass banda uztartzen duen talde honek azaroaren 28an joko du, 21:00etan hasita. Euskaraz, woloferaz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez abesteaz gain, askotariko jatorri, soinu, nortasun eta proposamen musikalak lantzen iaioak dira.

Eta egitarauarekin bukatzeko, azaroaren 29an, 20:00etan, Move Quartetek hartuko du Ateneoa. ‘Momentum’ lana aurkeztera etorriko da tokiko musikariz osatutako laukotea, tradizio jazzistiko, klasiko eta folklorikoa herri-musika garaikidearekin nahasteko prest.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados