Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Atxondok artisautza eta nekazaritza azoka ospatuko du bihar

Bihar, igandea, Atxondoko Udalak eta Kultur Mahaiak antolatutako artisautza eta nekazaritza azoka ospatuko da Apatan. Azoka 11:00etatik 14:30etara izango da eta 30 postu inguru batuko dira, gehienak artisautzakoak, bertako produktuen eskaintza zabalarekin.

Artisautza postuak frontoian egongo dira, eta nekazaritza arlokoak, berriz, plazan, ogia, gazta eta gozogintza bezalako elikagaiekin. Gainera, udaletxeko arkupean, Atxondoko Talogileen taloak probatzeko aukera egongo da, eta Atxondo Harrera Herriko gazte batek gaztaina erreak eskainiko ditu plazan.

Azokak adin guztientzako jarduera osagarriak barneratuko ditu. 11:30etik 13:30era, Txatxilipurdi aisialdi taldeak mota guztietako jolasak antolatuko ditu, zaharrak zein garaikideak, haur eta familientzat.

Azkenik, 18:00etan, eskolako gimnasioan ‘Euskaldungak’ antzezlana taularatuko da. Antzezlanean euskaldun berrien eta euskaldun zaharren artean ohikoak diren egoerak antzeztuko dira, seguruenik ikuslearentzat ezagunak diren egoerak. Ekitaldi hauek egun bi geroago, abenduaren 3an, izango den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutakoak dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados