Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Amorebieta-Etxanok jarduera bereziekin ospatuko du Euskararen Nazioarteko Eguna

‘Ez naiz inoiz Dublinen egon’.

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak egitarau berezia prestatu du, gaurtik abenduaren 5era. Helburua da euskararen erabilera sustatzea eta herritarrek ama-hizkuntzaz gozatzeko aukera izatea. Jarduerak adin guztietako pertsonei zuzenduta daude eta antzerkia, literatura edota musika uztartzen dituzte.

Gaur, bi jarduera egingo dira:

  • Komiki tailerra: 17:30etik 19:30era Zelaietan, Usue Egia durangarraren eskutik. Tailerra 12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta bertan komiki bat sortzeko oinarrizko teknikak ikasiko dituzte. Jarduera doakoa da eta izen-ematea Gazte Informazio Bulegoan edo online egin daiteke.
  • Antzerkia: ‘Ez naiz inoiz Dublinen egon’: Zornotza Aretoan izango da, 20:00etan. Komedia garratz honek norberaren eta besteen bizipen eta sinesmenen onarpenaren inguruko hausnarketa eskaintzen du. Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia arituko dira oholtza gainean.

Abenduaren 3an, igandean, literaturaren txanda izango da:

  • Irakurraldi jarraitua: 17:00etatik 20:00etara Zelaietako auditoriumean. Iñaki Irasizabal idazlearen ‘Otsoa etorriko da’ liburuaren irakurraldi jarraitua egingo da. Herritarrek, txandaka, liburuaren pasarteak irakurriko dituzte. Irakurtzeko euskarazko gutxieneko gaitasuna duten guztiek parte har dezakete. Izena emateko, bidali mezu bat euskara@amorebieta.eus helbidera.

Abenduaren 5ean, asteartean, festa giroko jarduera berezi bat egingo da:

  • Kantakatilu berezia: 19:00etatik 20:00etara Zelaietan. Euskara ardatz duten abestiak landuko dira eta ostean kantu-poteoa izango da herriko kaleetan zehar Sorai Agirregoikoarekin batera.

Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizun horiek hizkuntzaren aldeko konpromisoa eta herritarren parte-hartzea sustatzea du xede. Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldi hauetan parte hartzera eta euskararen aldeko giroa indartzera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados